Udako aire zabaleko zinemak proiektorea itzaliko du gaur

25.08.21
Kultura eta Gazteria

Gaur, asteazkena, programatutako eta doan emandako 8 filmetatik azkena eskainiko da

Aire zabaleko udako zine programazioa gaur amaituko da ‘Las invisibles'' filma eskaini eta gero. Film hori Louis-Julien Petitek frantziarrak zuzendutakoa da eta 102 minutu irauten ditu. Saioak amaiera emango dio aurtengo kanpainari, hilabete honetako aste bakoitzeko astelehen eta asteazkenetan 8 titulu eskaini baititu. 22:00etan, Orbe Kardinalaren plazan, euria egin ezean, parrokia-elizako arkupeetan.

Sinopsia edo argumentu-laburpena

2019an estreinatutako komedia da. Filmaren laburpenak dioenez, "udalaren erabaki baten ondorioz, etxebizitza finkorik gabeko emakumeentzako herriko harrera zentroa itxi egingo da. Zentroko gizarte-langileei hiru hilabete baino ez zaizkie geratzen emakume horiek errehabilitatu eta gizarteratzen laguntzeko. Hemendik aurrera, dena dago baimenduta: ¡faltsifikazioak, iruzurrak, gezurrak...!

Lotutako albisteak

Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Imagen
27.01.26
Antzokiak ‘Vida privada' eta ‘El médico II' filmak proiektatuko ditu asteburu honetan

‘Aro berria' zineklubean eta ‘Abuela tremenda' haurrentzat, programazioaren beste proposamenak