'Txindurri' taldeak irekita dauka 2016an jaiotakoentzat matrikula

09.09.21
Gizartea

''Txindurri'' dantza- eta txistu-taldeak jakinarazi du ikasturte berrirako eta datorren hilaren 20ra arte irekita izango duela 2016. urtean jaiotakoek matrikula egiteko epea. Entseguak ostiraletan izango dira, eta aurreikusitako ordutegia bostak eta laurdenetatik seirak eta laurdenetara da.

Izena emateko WhatsApp mezua bidali 658741498 telefono zenbakira, umearen izen abizenak, adina eta harremanetarako telefono zenbakia adieraziz.

Izena emateko azken eguna irailaren 20a izango da.

Era berean, taldeak gogorarazi du neska-mutil nagusiagoek ere aukera dutela izena emateko eta dauden taldeetan sartzeko.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz