‘Caamaño&Ameixeiras’ bikoteak irabazi du Folkez Blai lehiaketaren XVI.a

13.09.21
Kultura eta Gazteria

''Deia'' asturiarrak bigarren izan dira eta 1.500€ko saria eskuratu dute.

‘Caamaño&Ameixeiras’ bikoteak Ermuko "Folkezblai" lehiaketaren hamaseigarren edizioa irabazi du. Galiziarrek 3.000 euroko saria irabazi dute, azken asteburu honetan jokatu izan diren finaletan nagusitu eta gero. Sailkapeneko bigarren postua ‘Deira’ izeneko talde asturiarrentzat izan da, zeinak 1.500 euroko saria poltsikoratu duen.

Epaimahiaren esanetan finalerako sailkatu diren taldeek maila oso ona eta proposamen zabala erakutsi dute. Saria jaso duten taldeez gain, finalera iritsi dira ‘Rascanya’ valentziarrak, ‘Sarrabete’ euskaldunak, ‘Tribu Cendra’ madrildarrak eta ‘El nido’ Gaztela-Leonekoak.

Lehiaketaren azken fasea ostiraletik igandera bitarteko iluntzetan jokatu da. Emanaldi guztiak Orbe Kardinalaren plazan egin dira eta larunbat gauean eta lehiaketatik at, ‘Felpeyu’ taldeak errezitaldia eskaini zuen. Iazko irabazlea ‘Howdy bluegrass’ taldeak eta ‘Jorge Arribas’ musikariak ere lehiaketatik at jo dute asteburuan zehar.

Antolatzaileek oso positibotzat jo dute "Folkezblai" XVI. lehiaketa hau. Hori horrela, datorren urteko irailerako hamazazpigarrena "berehala eta buru-belarri" prestatzen hasiko direla aditzera eman dute.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin