Gizarte Larrialdia amaitu da, baina maskara derrigorrezkoa izango oraindik barrualdean

06.10.21
Gizartea

Euskadik amaiera emango dio bihar Covid-19 pandemiaren ondoriozko osasun-larrialdiko egoeraren adierazpenari, adierazpena bertan behera lagako duen lehendakariaren dekretua argitaratu ondoren. Dekretu horrek amaitutzat emango du egoera, eta normaltasun berriaren neurriak zehaztuko ditu. Hala erabaki zuen atzo LABIko Aholku Batzordeak, Osasun Sailaren txostena eta batzorde zientifiko-teknikoaren irizpena aintzat hartuta. 

Lehendakariak azaldu zuenez, egungo egoera bat dator Bizi Berri Planaren 1. mailan ezarritako parametroekin, jardueren ordutegiak, edukiera eta egituraketa mugatzeko neurriak kentzeko, eta horregatik erabaki da osasun-larrialdiko egoera bertan behera uztea. Hala ere, zuhurtziari, erantzukizunari, konpromisoari eta espiritu positibo eta eraikitzaileari eustea beharrezkoa dela azpimarratu zuen. “Etapa berri bati ekingo diogu, Euskadi suspertzeko unea da”, adierazi zuen Urkulluk.

Dekretua ostegunean sartuko da indarrean, argitaratu ostean, eta horrek neurri mugatzaile gehienak kentzea dakarren arren, murrizketa batzuk mantenduko dira: hala nola espazio itxietan eta 5.000 lagunetik gorako edukiera duten esparruetan antolatutako ekitaldietan %80eko muga mantenduko da. Era berean, indarrean jarraituko du maskara erabiltzeko beharrak barnealdeetan; baita ere kanpoaldeetan, pertsonen arteko distantzia mantendu ezin denean.

Euskadiko osasun-larrialdiko egoera desaktibatzean, Aholku Batzordea ere desegiten da, baina eguneroko egoera ebaluatzen eta aztertzen jarraituko da.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz