Ermuko emakume atzerritarren gizarteratzeari eta laneratzeari buruzko ikerketaren aurkezpena

03.11.21
Berdintasuna

Ermuko Udaleko Immigrazio Zerbitzuak "Etxeko langileak, zaintzaileak eta beste errealitate batzuk" diagnostikoa aurkeztuko du ostiral honetan, azaroak 5. Ermuan dauden atzerritar jatorriko emakumeen gizarteratzeari eta laneratzeari buruzko azterketa da.

Ikuspegi, Eusko Jaurlaritzaren Immigrazio Behatokia, arduratu da azterlan hau egiteaz, eta Euskadin egin den ezaugarri horietako lehena da. Ermuan bizi diren atzerritar jatorriko emakumeen egoera azaltzen duten datuen panoramika zabala eskaintzen du: datu soziodemografikoak, egoitzakoak, administratiboak, lanekoak eta gizarte-babesekoak.

Ermuan, gaur egun dauden 15.853 biztanleetatik %9,3 (1.468 pertsona) atzerritarrak dira, eta ehuneko horretatik ia erdiak emakumeak dira. Emakume horien proportzio handi batek etxeko sektorean egiten du lan, garbiketetan eta adinekoak zaintzen.

Immigrazio Zerbitzuan emakumeek lan-munduan dituzten errealitate eta egoera ugariak sakonago ezagutzeko beharra ikusten zen, horren inguruan lan egin eta hobetzeko ildoak proposatzeko.

Azterlana egiteko, enpleguaren, berdintasunaren, prestakuntzaren eta gizarte-zerbitzuen alorretako 8 profesional elkarrizketatu dira, beren praktika profesionalak eta proposamenak jasotzeko. Era berean, jatorrizko eskualde desberdinetako 23 emakumek parte hartu dute, beren bizipenak eta kontakizunak aztertzeko eta beren lan-egoera hobetzeko proposamenei erantzuteko.

Azken emaitza ostiral honetan, hilak 5, aurkeztuko da 12:00etatik aurrera Lobiano Kultur Gunean. Xabier Legarretak, Eusko Jaurlaritzako Migrazio eta Asilo zuzendariak, diagnostikoaren xehetasunak emango ditu, Irune Ruiz, Lia Gonzalez eta Oier Ochoa de Aspuru Ikuspegiko ikertzaileekin eta Arritokieta Araiztegi Ermuko Udaleko Alkateorde eta Immigrazio Arloko arduradunarekin batera. Jardunaldi horretan, ikerketaren ale bat emango zaie bertaratutakoei.

Lotutako albisteak

Imagen
05.01.26
Berdintasun Sailak 2026ko martxoaren 8rako kartel lehiaketa deitu du

Aurten lanak formatu digitalean aurkeztu ahal izango dira, otsailaren 6ko 14:30etara bitartean
Imagen
18.12.25
Udal instalazioen Gabonetako jai-egunak eta ordutegi bereziak

Jai-egunetan itxita egongo eta ordutegiak egokituko dituzte, bihar guztiek 12:00etan itxiko
Imagen
28.11.25
‘Beldur Barik Ermua’ lehiaketak bi kategoriako bost talde saritu ditu

Kultura eta indarkeria sexistaren aurkako 20 bideo aurkeztu dira aurtengo lehiaketara