2021eko kultur ikuskizunak, Oscar Blancoren ikuspegitik

02.02.22
Kultura eta Gazteria

Oscar Blanco argazkilari ermuarrak, Udal Kultura Saileko eta web orri korporatibo honetako ohiko kolaboratzaileak, Ermua Antzokian 2021ean izan diren ikuskizunen argazki galeria aurkeztu du.

Guztira 25 argazkik osatzen dute Ermua Antzokia 2021 izeneko erakusketa, eta bertan, musikaren eta antzerkiaren munduko hainbat artista ikus ditzakegu: Eñaut Elorrieta, Nil Moliner, Olatz Salvador, Liher, Pirritx, Porrotx eta Marimotots, Aitziber Garmendia eta Jon Plazaola, besteak beste. Irudi bakoitza antzezlanaren izenburuarekin edo artista/taldearen izenarekin identifikatuta dago, baita ikuskizunaren datarekin ere.

Galeria otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai, astelehenetik igandera, 18:00etatik 20:00etara, Lobiano Kultur Guneko erakusketa aretoan. Sarrera doakoa da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin