Oilarra protagonista da aurtengo Inauterietako kartelean, lana herriko egile batena delarik

08.02.22
Kultura eta Gazteria

Sonia García Fuentes ermuarrak 500 euroko sari bakarra jasoko du lanagatik

Ermuak badu jada kartel ofiziala 2022ko Inauterietarako. Udal kultura sailak antolatutako lehiaketaren emaitza atzo erabaki zen eta dagoeneko ezagutzen dugu aukeratutako proposamena. Sariketa irabazi duen lanak "Aktore nagusia" du izenburu eta Sonia García Fuentes ermuarraren lana da. Egileak lehiaketaren sariaren 500 euroak jasoko ditu, eta ilustrazioa izango da gure herrian 2022ko inauteriak iragarriko dituen irudia. Otsailaren 24tik martxoaren 1era bitartean egingo ditugun jarduerak ezagutzera emateko argitaratzen diren kartelak eta programak ilustratuko ditu.

Artistak izokin eta beixe-koloreko marradun hondoan koloretsu mozorrotutako oilar baten irudia erakusten duen kartel bat diseinatu du. Horretan "2022ko Inauteriak" irakur daiteke behealdean, karratu gorri batean letra zuriz idatzita.

Aurten ez da oilarraren ohiko jokoa plazan egingo, ikastetxeek antolaketan parte hartzerik ez dutelako bizi dugun egoera epidemiologikoa eta pandemiaren eraginez. Hala ere, oilarra da kartelaren elementu nagusia bere protagonismoa azpimarratuz bai aurtengorako bai datorren urterako, jaia ezagutzen dugun bezala berreskuratu izanaren itxaropenez.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin