'Family Folks' taldeak 'Naufrage' disko berria aurkeztuko du Lobianon

17.03.22
Kultura eta Gazteria

''Family Folks'' talde galiziarrak ''Naufrage'' izeneko bere azken lana aurkeztuko du aste honetan Ermuan, Soraluzeko (Gipuzkoa) ''Gaztelupeko Hotsak'' diskoetxearekin argitaratutako diskoa. Larunbat honetan izango da arratsaldeko 8etan Lobiano Kulturgunean. Sarrerek 10 euroko prezioa dute eta aldez aurreko salmentan eros daitezke Lobianoko kultur etxean bertan, Kutxabank entitatearen webgunean eta orotariko kutxazainen sarean.

''Family Folks'' Vigo hiriko taldea da, ibilbide luzekoa, eta bere hitzetan ''folk kosmikoa, sustraietako rocka eta arimarentzako gasolina'' egiten duena. Bosco Hill (ahotsa eta instrumentu ugari) Rubén Xuarez (ahotsa eta instrumentu ugari), Jorge Lorre (ahotsa, baxua), Rufus ''El Guarro'' (ahotsa, batería eta perkusioa) eta Xabier Vieitez (teklatuak).

Esaten dute kausa galduak direla beti kausa onenak, agian geratzen diren bakarrak. Rock, psikodelia, blues, pop eta country estiloetan oinarritutako eta irlandar tabernetan sustraiak eta azentua dituzten musikari gazteak, ''Grateful Dead ''edo''The Band'' deiturikoek egin zezaketen bezalakoa, jada gaziliar boskoteak egin izan ez balute.

Musikaren jakinduria oinarri duten abestiak, kresala, malenkonia eta tabernako festa usainekoak, oraindik musikaren magian eta kausa galduetan sinesten duten musikariek sustraitik eraikiak, galdutako kausak beti onenak baitira.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin