Abesbatzen emanaldian parrokian

23.03.22
Kultura eta Gazteria

Santiago Apostol parrokia abesbatzen kontzertuko eszenatoki izango da du aste honetan, Bizkaiko udaberriko abesbatzen XLI. edizioaren barne. Larunbat arratsaldean eskainiko da emanaldia, zortziak laurden gutxitatik aurrera. Ekitaldian hiru taldek hartuko dute parte: ''Pispillu'' abesbatza ermuarrak, Mañariako ''Kirikiño Abesbatzak'' eta Derioko ''Ipar-alde Abesbatzak''.

Sarrera doakoa da. Udaberriko kontzertuak Bizkaiko Abesbatzen Federazioak (BAE) antolatzen ditu eta BBK Fundazioaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren babesa dute. Kontzertuak martxoaren 18an hasi ziren eta ekainaren 11ra bitartean luzatuko dira. 2022ko edizio honetan 48 abesbatzek hartuko dute parte, 16 taldetan banatuta.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin