Ermuko 43. Euskal Jaia asteburu honetan ospatuko da
Ermuak Euskal Jaiaren berrogeita hirugarren edizioa ospatuko du asteburu honetan. Euskal Jaia herriko ''Txindurri'' dantza eta txistu taldeak antolatzen du, gure udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarie eta merkatarien laguntzarekin. Antolatzaileek ehunka dantzari eta txistulari herrira etorriko zaizkigula aurreikusi dute, gehienak inguruko bailaratakoak.
Aurten ere bizkaiko beste herrietako talde gonbidatuak izango ditugu Ermuan, etorriko zaizkigunen artean ondorengoak direlarik: Berriztik, San Lorenzo eta Iremiñe, Sestaotik, Salleko, Abadiñotik, Iluntze; Elorriotik, Besaide; Lekeitiotik Etorkizuna.
Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari larunbat arratsaldean emango zaio hasiera.
Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:
- Apirilak 2, larunbata
- 18:00etan: Dantza Erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan.
- Txindurri Dantza eta Txistu taldea
- 20:00etan: Erromeria ''Patxi eta Konpainia'' taldearekin.
- Jarduera guztiak Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.
- Apirilak 3, igandea
- 9:30etatik aurrera: Debabarreneko gazta azoka.
- 11:30etan: Taldeen kalejira hiri gunean eta auzoetan zehar.
- 12:30etan: Dantza erakustgaldia plazan
- 14:00etan: Bazkari autogestionatua
- 17:00etan: Erromeria ''Gauargi'' taldearekin.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin