10 euroko deskontua herriko dendetan egindako erosketetan

04.04.22
Gizartea

Ermuko Merkatari eta Ostalarien Elkarteak (EMOEk) Bonoermua kanpaina berria aurkeztu du, herriko dendetan beherapen erakargarriekin erosketak egiteko deskontu txartelak, hain zuzen.

Moda, estetika, kirol, liburu-denda, elikadura eta etxeko ekipamenduko 47 establezimenduk bat egin dute ekimenarekin. Bonoermua bakoitzak 40 euroko prezioa du, eta horrekin 50 euroko erosketak egin ahal izango ditugu. Tiketa 25 euroko bi bonutan zatitzeko aukera ere badago, erosketak bi establezimendutan egin ahal izateko.

Bonoermua txartelak onartuko dituzten dendak honako hauek dira:

  • Argazkilaritza: Foto Ocon
  • Bitxidenda: Senen
  • Elikadura: Mayte Gourmet
  • Etxeko elementuak/Dekorazioa: Beta Iluminacion, Anboto Burdindegia, Artarrai, Virginia Pascual, Ermukolor, Fontaneria Valle, Fontaneria B de Dios, Eguren, Horacio, Egaña
  • Haurrentzako moda: Cocoliso, Izarbi
  • Hortz klinika: Irale
  • Ile-apaindegia/Estetika: Ainner, Leire Rasco, Elur, Salon de Belleza Irati, Estetica Arcos, Truccos
  • Informatika: Enter, Beep
  • Kirolak: Agirre Kirolak, Sferico
  • Lentzeria/Mertzeria: Izagirre, Gauzak, Guipur
  • Liburudenda: Maribel
  • Loteria: Doña Anita
  • Moda: Gemma Moda, Modas Hogar Esteban, Vieco, Marfe, Moda Ramos, Mediterranea, Quetzal, Munay, Nane, Kokko
  • Oinetakoak: Goien, Eva, Zapatxiki
  • Optika: Itze
  • Poltsak eta osagarriak: Bolsos Sagardui

Kanpaina gaur, apirilak 4, hasi da eta bonuak salgai daude, agortu arte, AECCren Merkatu plazako lokalean. Salmenta ordutegia: 09:00etatik 13:00etara eta 17:00etatik 19:00etara da. Merkataritza eta Ostalaritza Elkarteak gogorarazi duenez, adin nagusikoei bakarrik salduko zaizkie bonuak, NAN bakoitzeko bi bonu gehienez. Jatorrizko NANa aurkeztu beharko da eta txartelarekin ordaindu ahal izango da.

Halaber, EMOEk ohartarazi du beste pertsona baten NANa aurkezten duenak ilaran jarri beharko duela berriro. Gainera, bonuak ezin izango dira beste kanpaina batzuetarako metatu.

Lotutako albisteak

Imagen
04.02.26
‘Nire liburutegia, zure liburutegia' senidetze-proiektura batuko udal Liburutegia

Bihar 18:00etan Burjassot-eko (Valentzia) Liburutegiarekin konexioa egingo da
Imagen
03.02.26
‘Minbiziaren Kontrako Mundu Egunean' arreta gizatiarragoa eta integralagoa aldarrikatuko

Herriko bolondresak informazio mahaia, Ermua KEko taldeetan besokoa eta argiztapen berde berezia Antzokian eta udaletxean
Imagen
30.01.26