Titulu akademikoen homologazioak atzerritartasunari buruzko saioei amaiera emango
Ermuko Gizarte Zerbitzuen arloko Immigrazioko udal unitateak atzerritartasunarekin lotutako gaiei buruzko informazioa emateko saioei amaiera emango die biharkoan -ekainak 1ean- laugarren eta azkenekoarekin. Zikloak lau saio aurreikusten zituen, Lobiano Kulturgunean, beste horrenbeste asteazkenetan, goizeko hamar eta erdietan. Bihar atzerriko titulu akademikoen homologazioak hizpide izango, hizlaria Kosmopolis elkarteko kide bat izango delarik.
Saio-ziklo honen helburua herritarrei beharrezko informazioa helaraztea eta ezagutzen laguntzea da, eskubideak, ondasunak eta zerbitzuak eskuratzea eragotz dezaketen oztopoak ezabatzeko. Saioak atzerritarrei zein atzerritarrekin familia- edo lan-harremanak dituzten nazionalei zuzenduta daude. Baita atzerritarren boluntarioak ere, hobeto informatu eta lagundu ahal izan dezaten. Eta beren jardueran atzerritarrekin lan egiten duten profesionalak.
Ermuko Udalak Eusko Jaurlaritzarekin batera antolatzen eta finantzatzen du zikloa, Biltzen KZgunea, Ikaslan eta CEPA Durango zerbitzuen laguntzarekin. Hitzaldiotan bertaratzen direnek beharrezkoa duten informazioa jasotzen dute eta, horrela, beren egoera juridikoarekin moldatzeko gaitasunak hobetzen dituzte, eta, aldi berean, herrialdean sartzeko baldintzei, egonaldiari, ikasketei, bizilekuari, familia-elkartzeari eta lanari lotutako ezagutzak eskuratzen dituzte, besteak beste.
Lotutako albisteak
Eusko Jaurlaritzak Ermuan egindako ekitaldi batean banatu ditu sariak. Amurriok elkukoa hartu du datorren urterako
Migraziorako Euskal Itun Sozialari aintzat hartuko duen ekitaldi instituzionala Antzokiak hartuko du ostegunean
Asteazken honetan -hilak 26an- Lobiano Kultur gunean, 17:30ean