San Juan sua piztuko da ostegun honetan Orbe Kardinala plazan

22.06.22
Kultura eta Gazteria

Euskal Birusa elkarteak eta Txindurri Dantza eta Txistu Taldeak San Juan sua antolatu dute ostegun honetarako, ekainak 23. Pandemiaren ondorioz bi urteko etenaldiaren ondoren, Orbe Kardinala plazak hartuko du aurten jai hau.

Ospakizuna sugarren piztearekin eta akelarrearen antzezpenarekin hasiko da 22:30ean. Gaualdian zehar, irrintzi lehiaketa eta suaren inguruko dantzak izango dira, eta San Juanen abestia abestuko da.

00:00etan, jai amaiera gisa, suzko zezena aterako da.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin