Txarangen jokoekin hasiko dira hainbeste itxarondako 2022ko Santixauak

12.07.22
Kultura eta Gazteria

Sallabente auzoko jai alaien ondoren, Ermuak ospakizunetan jarraituko du Santixauen eskutik. Pandemiaren ondorioz bi urtez festarik gabe egon ondoren, jaia gure kaleetara itzuliko da laster. Txarangen jokoek emango diote hasiera egitarauari ostegun honetan, uztailaren 14an.

19:00etan, herriko gazteak Orbe Kardinala plazan bilduko dira Txarangen Batzordeak antolatutako lehenengo bi jolasetan parte hartzeko: harra eta jatorrizko bekatua.

22:30ean, Martxoak 8 plazan Deba-beheko Bertso Eskolak antolatutako bertso jaialdia izango dugu. Bertan abestuko dute Irune Basagoiti, Ekhiñe Zapiain, Aner Euzkitze, Irati Alkantarilla, Inazio Vidal eta Haizea Arana bertsolariek, Ainhoa Urienek proposatutako gaiekin.

Ostiralean, hilak 15, haur eta gaztetxoek Aurkitu gabeko altxorra ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dute, Zirika Zirkusen eskutik eta Euskal Birusak antolatuta, 17:30etik aurrera, Orbe Kardinalaren plazan.

19:00etan txarangen jokoak jarraituko dute triatloi eta sokatira probekin, eta egunari amaiera emateko Versionarios taldeak kontzertua eskainiko du 22:30etik aurrera plazan.

Ikusi ezazu 2022ko Santixau jaietako programa osoa.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin