Bost kuadrillak parte hartuko dute aurten txarangen jokoetan

15.07.22
Kultura eta Gazteria

Ostegun honetan hasi dira txarangen ohiko jokoak, harraren eta jatorrizko bekatuaren probekin. Herriko bost kuadrilla ari dira aurten txapelketan parte hartzen, ikusmin handiarekin, bi urtez herriko festarik gabe egon ondoren.

Gaur, ostirala, bi proba berri izango dira jokoan: triatloia eta sokatira. Ekintzak arratsaldeko 19:00etan hasiko dira Orbe Kardinala plazan.

Astelehenean, hilaren 18an, leku eta ordu berean, artaburuen eta pepinoen jolasak egingo dira, eta asteartean sokatira finala eta kuboen proba.

Musika eta kirola astebururako

Asteburu honetan Skakeitan talde donostiarrak kontzertua eskainiko du Orbe Kardinala plazan, gaueko 23:30etan, eta bertako Slide banda izango dute aurretik, 22:30ean.

Igandean, egitaraua 09:00etan hasiko da Santixauetako IV. Padel Txapelketaren jarraipenarekin San Pelaioko pistetan. Ordu erdi geroago, benjamin, alebin eta infantil kategoria nazionaleko neska-mutilen txirrindularitza lasterketa hasiko da Anbre industrialdean, Ermuko Txirrindulari Elkartearen eskutik.

10:00etan, Ermua Hiria XXIII. Automodelismo Trofeoa ospatuko da San Pelaio plazan, Eztanda elkarteak antolatuta. Orbe Kardinalaren plazan, berriz, Xake partida azkarren Herriarteko XXV. Txapelketa jokatuko da, Ermutarrak Xake Taldearen eskutik.

Eguna amaitzeko, Eskualdeen Eguna dela eta, herriko kultur etxeek nazioarteko dantza eta musika jaialdia eskainiko dute arratsaldeko zazpietatik aurrera Orbe Kardinala plazan. New Orleanseko Komenka Ethnic Sance & Music Ensemble eta Boliviako Acuarela taldeak igoko dira oholtzara.

Santixauak 2022 programa

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin