Ermuak etenik gabeko 77 orduko jai-jarduerak hasi ditu

24.07.22
Kultura eta Gazteria

Arratsaldeko 7etako suziri ofizialak etenik gabeko 77 orduko tartea ireki du, eta herritarrok jaietan murgilduko gara. Itziar Horrillo, Cristina Vivar, Mirene Moreno eta Anne Erauskin jokalariek jaurti dute suziria, emakumezkoen eskubaloiaren ordezkari gisa. Orbe Kardinalaren plaza eta inguruak txiki geratu dira jaien hasiera ofiziala bizi nahi izan duten guztiei harrera egiteko. Gogo handia dago bi urteko etenaldiaren ondoren, Covid pandemia dela eta. Gainera, egutegia lagun izan dugu jaiegunak luzatzeko; izan ere, asteburuak eta astelehena leku guztietan jai izateak denoi mesede egin eta gorputzak jai-giroan murgiltzen hasiak gara joan den ostiraletik.

Santixauetako egitarauak adin eta gustu guztietarako ehun bat jarduera biltzen ditu. Jardunaldi nagusiak hauek izango dira: bihar, astelehena, Santiago eguna, asteartea, Santa Ana eguna, adinekoei eskainia, eta Zezen eguna, asteazkena, sardinak eta paellak kalean elkartu eta bazkaltzeko egun herrikoia.

Modu osasuntsuan eta errespetuz gozatzera. Gora Santixauak!

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin