Tren zerbitzu indartu eta berezia jaietako gauetan

22.07.22
Kultura eta Gazteria

Euskotrenek iragarri duenez bere ohiko tren zerbitzua gauez indartuko du bihar, uztailaren 23ko larunbatean, Ermuan Santiago eta Zornotzan Karmen jaiak direla eta. Gainera, uztailaren 24tik 25erako gauean zerbitzu berezia eskainiko da Ermuko jaietan.

Uztailaren 23tik 24ra larunbat gauetako ohiko zerbitzua (trenak bi orduan behin Matiko/Deba/Matiko ibilbidean) indartuko da; Amorebieta-Traña/Zaldibar eta Ermua/Deba ibilbideetan ere trenak ibiliko dira.

24tik 25erako gau osoan eta ordu erdiro joan-etorriko trenak egongo dira Ermua eta Eibarren artean

Halaber, 24tik 25eko jai gauean zerbitzua egongo da; trenak Ermua eta Eibar arteko trenak izango 30 minutuan behin, bi noranzkoetan eta gau osoan.

Euskotrenek trenez garraiatu nahi duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. Horrez gain, gogorarazten du maskara derrigorrezkoa dela oraindik garraio publikoan.

Informazio gehiago behar izatekotan, erabiltzaileek Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo dezakete, 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete edo Twitterreko @euskotren kontura idatz dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin