Familia komedia udako zinemaren erdi-erdian

16.08.22
Kultura eta Gazteria

Atseden hartzeko eta indarberritzeko astelehen jaiegunaren ondoren, asteazken honetan udako zinema familia osoarentzako komedia batekin itzuliko da: Cuñados.

Emanaldia doakoa da eta asteazken honetan, abuztuak 17, hasiko da 22:00etan Orbe Kardinala plazan. Euria egiten badu, emisioa Santiago parrokia-elizako arkupeetara eramango da.

Zinema saio hauek astelehen eta asteazkenero egingo dira abuztuaren 29ra arte.

Udako zine egitaraua

Cuñados

Toño López zuzendari galiziarraren lehenengo film luzea da Cuñados, Miguel de Lira, Xosé A. Touriñán, Federico Pérez eta Eva Fernández protagonista dituen lan dibertigarria. Eduardok eta bere koinatu Sabonisek hanka sartu berri dute beren negozioetako batean eta dirua behar dute. Diru asko. Sabonis izango da arazoa konponduko duena Modesto bahituz, engainatuta eta baztertura utzi zituen enpresaburu Alicia Zamoraren koinatua, hain zuzen. Arazo txiki bat dago: Aliciak ez du bere koinatuagatik euro bat ere ordaintzeko asmorik. Hala ere, Modesto bera da plan berri bat prestatzen duena, Eduardok eta Sabonisek familiaren upategia salbatu ahal izateko. Hiru koinatu hauek porrot egiteko aukera guztiak dituzte, baina Sabonisek esango lukeen bezala, "txarra izango da".

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin