Tren zerbitzu berezia gau osoan

24.07.22
Kultura eta Gazteria

Euskotrenek iragarri duenez bere ohiko tren zerbitzua gauez indartuko du gaur, uztailaren 24ko igandean, Ermuan Santiaxau jaiak direla eta.

Uztailaren 24tik 25eko jai gauean zerbitzua berezia egongo da; Ermua eta Eibar arteko trenak izango 30 minutuan behin, bi noranzkoetan eta gau osoan.

Euskotrenek trenez garraiatu nahi duten pertsonei gomendatzen die ordutegiak aldez aurretik kontsultatzeko APP ofizialean zein www.euskotren.eus webgunearen bilatzailean. Horrez gain, gogorarazten du maskara derrigorrezkoa dela oraindik garraio publikoan.

Informazio gehiago behar izatekotan, erabiltzaileek Euskotreneko langileak dauden geltokietara jo dezakete, 944 333 333 telefono zenbakira dei dezakete edo Twitterreko @euskotren kontura idatz dezakete.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin