‘Explota explota’ filmarekin amaituko da udako zinea

29.08.22
Kultura eta Gazteria

Bost astez publiko guztientzako film dibertigarriz betetako karteldegia eskainita, gaur, abuztuak 29, amaituko da aire zabaleko udako zinema programazioa denboraldiko azken filmarekin.

Explota explota da doako jarduera honi amaiera emateko aukeratu den luzemetraia. Aurreko aldietan bezala, proiekzioa 22:00etan hasiko da Orbe Kardinala plazan; euria egiten badu, emisioa Santiago parrokia-elizako arkupeetara eramango da.

Sinopsia

Nacho Álvarez zuzendariaren lana da Explota explota, duela urtebete pasatxo hil zen Raffaella Carrà abeslari italiarraren arrakasta handiak omentzen dituen komedia musikala. Ingrid Garcia Jonsson aktorea dugu protagonista, askatasun-irrika duen Maria dantzari gazte eta sentsualaren azalean. 70eko hamarkadaren hasiera da, eta garai hartan, Espainian zurruntasuna eta zentsura nagusitu ziren, batez ere telebistan. Veronica Echegui, Fernando Guallar, Pedro Casablanc, Fernando Tejero eta Natalia Millan aktoreek lagunduko diote Jonssoni bidaia honetan, eta ametsik zailena ere errealitate nola bihur daitekeen ikusiko dugu, Raffaella Carràren arrakasta handien erritmoan.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin