Ermua Antzokiak 'Ninjababy', '5 lobitos', 'Elvis' eta 'Minions' filmak proiektatuko ditu aste honetan

07.09.22
Kultura eta Gazteria

Udal Kultura sailak aste honetan berreskuratuko du berriro zine jarduera, uda ostean. Ermua Antzokiak eta bere proiekzio aretoak hamahiru titulu hartuko dituzte irailean; sei atal komertzialean, lau zineklubean eta beste hiru ikusle gazteenentzat. Pandemia osteko denboraldiko berritasun nagusia larunbat gaueko saioa berreskuratu eta astearte arratsaldekoa kentzea da. Horrela, ostegunetik astelehenera pantaila handiaz gozatu ahal izango dugu. Hileko bonuak 13 euroko prezioa du eta zinema komertzialeko eta zine-klubeko saioetara joateko aukera ematen digu. Lobiano Kulturgunean edo leihatilan eros dezakegu.

Eskaintza bihar hasiko da, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera, ''Ninjababy'' jatorrizko bertsioa azpitituluekin. Norvegiako film honek komedia onenaren saria jaso zuen Europako Zinemaren Sarietan.

Zine komertzialari dagokionez, larunbatean arratseko zazpi eta erdietan eta astelehenean iluntzeko zortzi eta erdietan, Alauda Ruiz de Azúak idatzi eta zuzendutako ''Cinco lobitos'' ekoizpen nazionala ikusi ahal izango dugu. 2022ko Malagako Zinemaldian 5 sari jaso ditu, horien artean, filmik onena eta gidoirik onena.

Asteko bigarren proposamen komertziala ''Elvis'' titulukoa da; abeslariaren bizitzari eta musikari buruzko drama biografikoa. Australiako ekoizpen bat da, Baz Luhrmannek zuzendua. Larunbatean gaueko 10:00etan eta igandean arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Asteko eskaintzari bukaera emateko, ''Minions. El origen de Gru'' tituluko marrazki bizidunen lana igandeko, arratsaldeko 5:00etan, ikusle gazte eta familiarentzat aproposa dena.

Informazio gehiago Antzokiko mikrositean eta iraileko bi orrikoan

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin