Azterkosta ingurumen programak Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeak bildu ditu

11.10.22
Ingurumena

Herrian ditugun Lehen Hezkuntzako bost ikastetxeek Azterkosta ingurumen hezkuntzako programan parte hartu dute aurten ere. 140 bat ikaslek, 12 irakaslek lagunduta, landa-lana eta datu-bilketa egin dute gaur eta bart Debako Santiago hondartzan, itsasertza ebaluatzeko. Bi espedizioak Debara joan dira trenez, ohitura zen bezala, behin Covid-19aren pandemiak ekarri zizkigun murrizketak gaindituta.

Atzo, astelehena, Anaitasuna eta Ongaraiko ikasleak joan ziren. Gaur, berriz, Eskolabarri, Sallabente eta San Pelaiokoak joan dira. Talde horiekin batera izan ziren atzo Beatriz Gamiz alkateordea eta Jol Gisasola zinegotzia. Haiekin izan dira gaurkoan Juan Carlos Abascal alkatea, Jol Gisasola Hezkuntza zinegotzia eta Hirigintza zuzendaria. Itsas-gora eta beheraren arabera finkatu dira datak, itsasbehera egon dadin eta ikasleek hondartza esploratzeko leku gehiago izan dezaten.

Aurtengo programak aurreko urteetako egitura bera izan duenez, ikasleek bi saio teoriko egin dituzte ikasgelan, Debara joateaz gain.

Ikasleek beren irakasleek eta Diego Mendoza ingurumen-hezkuntzako tailerretako begiraleak lagunduta egiten dituzte irteera praktiko horiek.

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
Energia Egunaren bigarren edizioa ospatuko dugu Ermuan

Urriaren 24ko larunbatean, Klima Aldaketaren aurkako Nazioarteko Egunean
Imagen
20.07.26
Ikastetxeek positibotzat jo dituzte ingurumen-hezkuntzako tailerrak, ikasturtea bukatzeanan

Jarduerek ingurunearekiko interesa pizten, sentiberatasuna areagotzen eta talde-lana indartze dutela deritzate