Rollin' Black Dice taldearen kontzertua Lobianon

03.11.22
Kultura eta Gazteria

''Rollin'' Black Dice'' taldeak emanaldia emango du Ermuan asteburu honetan, udal kultura sailak antolaturiko Blues & Rock kontzertuen egitarauaren baitan. Emanaldia Lobiano Kultur Gunean izango da, larunbatean -azaroak 6- iluntzeko 8etatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobianon, Kutxabank erakundearen webgunean edo bere orotariko kutxazain-sarean.

Laukotea Juanma Monterok (ahotsa eta gitarra) Luis Fuentek (gitarra, baxua eta ahotsa) Jose Funkok (gitarra, baxua eta ahotsa) eta Antonio Paxek (bateria) osatzen dute. Ingelesez abesten dute eta eszenaratze ikaragarri ona dute, taldekideek beste talde batzuetan duten esperientzia musikalak bermatzen baitu.

Lau musikari ezagun dira, musika beltzaren eszenako hainbat esparrutatik etorriak (Aurora and the Betrayers, Speak Low, The 44 Dealers, Lavacazul, Tres Mil Hombres, Frank T, Tonino Carotone, etab.), eta Ipar Amerikako musikaren tradizio osoa errotik hartzen duten jatorrizko konposizioetan oinarritutako proiektu baten zerbitzura jartzen dira. Ipar Amerikako sustraiko musikaren esentzia biltzen dute rock-and-roll talde baten ikuspegitik, beren soinuan musika beltzaren eragina oso agerikoa izanik.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin