‘Arratsaldean kontu kontari’ saio berria larunbatean
Ermuko Udal liburutegiak Arratsaldean kontu kontari euskarazko ipuin kontaketa zikloaren barneko saio berri bat antolatu du larunbat honetarako, otsailak 25.
Ipuin saioak Flobin izaki mitologikoekin izenburua du eta 3 eta 8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Xabier Flamarique kontalaria arduratuko da ekimena dinamizatzeaz.
Ekitaldia 17:30ean hasiko da Lobiano Kultur Gunean, eta sarrera doakoa da. Parte hartu ahal izateko aldez aurretik erreserba egin behar da 943 17 92 12 telefonora deituz, WhatsApp bat bidaliz https://wa.me/34943179212 helbidera edo posta elektroniko bat idatziz biblioteca@udalermua.net helbidera, haurraren izen-abizenak eta adina eta harremanetarako telefono zenbaki bat adieraziz. Azken datu hori jardueraren arduradunari emango zaio, saioa egiten den bitartean gorabeheraren bat gertatzen bada familiengana jo dezan.
Tokiak inskripzio-hurrenkeraren arabera esleituko dira.
Etenak saihesteko, bertaratzen direnei puntualtasuna eskatzen zaie.
Lotutako albisteak
Ingelesezko ipuin kontaketa arratseko 5 eta erdietan hasiko da, Hannah Berry kontalariarekin
Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz
Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte