‘Alvaro de Luna’ kantariak eskainiko du kontzertu nagusia aurtengo 'Santixauetan'

22.03.23
En la imagen promocional el quinteto
Kultura eta Gazteria
Gizartea
‘Merina Gris +Nogen’ -uztailaren 15ean- eta ‘Puro Relajo’ -uztailaren 27an- taldeak ere aurtengo jai nagusietako musika-proposamenaren barne daude

Herriko Santixau jaiak ezinbesteko hitzordu eta data dira urteko egutegian. Beatriz Gamiz zinegotzia buru duen Jai Batzordeak bildu da gaur arratsean jarduerak eta egitaraua zehazteko, eta, besteak beste, aire zabalean, doako kontzertuetan, arituko diren musika taldeen izenak ezagutarazi ditu.

Aurtengo edizioko talde nagusiak ‘Álvaro de Luna’, ‘Merina Gris + Nogen’ eta ‘Puro Relajo’ izango dira. Álvaro de Luna Sinsinati taldeko abeslari, konpositore eta abeslaria da 2017tik 2020ra. Ondoren, bakarkako ibilbidea hasi zuen, eta ospea iritsi zaio ‘Levantaremos al sol’ estreinako albumeko ‘Juramento eterno de sal' abestiarekin. Ermuan izango da uztailaren 22an, larunbata, San Pelaio parkean, 23:30etatik aurrera.

Bestalde, ‘Merina Gris + Nogen’ talde donostiarrak kontzertua eskainiko du larunbatean, uztailak 15, Orbe Kardinalaren plazan. Jaiei amaiera emateko egunean, su artifizialak bota eta gero, 00:30ean ‘Puro Relajo’ talde nafarra eta bere abesti ezagunenak entzuteko parada izango dugu.

Hori talde ezagunei dagokienez, baina oraindik gehiago daude. Bada, ezin ditugu ahaztu beste hiru orkestra handi, beste hainbeste jai-gauetarako kontratatuak. Txupinazoaren gauean, ‘Vulkano Show’, uztailaren 25ean, Santiago, ‘Estrella Central’, eta 26an, ‘Pasarela’. Gainera, fanfarreak eta kaleko animazioa ere izango ditugu jaiegun guztietan.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan