Andoni Ferreñok 2023ko Santixau jaiak irekiko dituen suziria jaurtiko du

19.05.23
Kultura eta Gazteria
Gizartea
‘Denak gara Santixauak’ tituluko kartela da lehiaketako irabazlea, Sonia García Fuentes ermuarrarena

Denborak eta urteak aurrera egiten jarraitzen dute. Maiatzaren bigarren hamostaldian gaude jada, eta hurrengo hauteskunde-hitzorduak dena blaitzen badu ere, uda gero eta hurbilago dugu. Baita herriko Santiago jaiak ere.

Jarduerak koordinatzen dituen jai batzordea atzo arratsaldean bildu zen eta hainbat gai ebatzi zituen. Horien artean, gure udalerriko jaiegunak iragarriko dituen urteroko kartel lehiaketaren obra irabazlea aukeratu izana nabarmentzen da. Sonia Garcia Fuentes ermuarraren ilustrazioa da, eta 600 euroko sari bakarra jasoko du. Kartelaren izenburua "Danok gara Santiuxauak" da, eta giro ludiko batetik pertsona guztiak jai giroan sartzea eta Santixauetako egitaraua osatzen duten jarduera ugari adierazten ditu.

Era berean, Andoni Ferreño Morales aktore-aurkezlea izango da 2023an jaiak ofizialki irekiko eta suziria jaurtiko duen pregoilaria. Andoni Ferreño (1965.04.6) Ermuan jaio zen. Informazio Zientzietako ikasketak egin zituen EHUn, eta 3 ikasturtetan Ikus-entzunezkoen adarra aukeratu eta Madrilera joan zen. Han, bere bokazioa interpretazioa zela konturatu zen eta Madrilgo Arte Dramatikoko Eskolan matrikulatu zen. Hortik aurrera, zinema eta telebistako karrera bat hasi zuen, eta ezagun egin zen.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan