Andres Suarezen alderik intimoena entzungai izango dugu ostiral honetan Ermuan

02.10.24
Fotografía del músico Andrés Suárez
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Artista galiziarrak kontzertu akustikoa eskainiko du 20:30etatik aurrera Ermua Antzokian

Viaje de ida y vuelta Andrés Suarez kantariaren estudioko azken diskoa da. Galiziarrak arrakasta ugari lortzen jarraitzen du bere abestien bidez, talentua eta emozioa maisuki uztartuz. Oraingoan, Suarez errepidera itzuli da albuma aurkeztera eta, aldi berean, bere alderdi pertsonalagoa, intimoagoa erakustera: bakarka, alboan izan ohi duen talderik gabe, eta formatu akustikoan. Ermua Antzokia Ferroleko abeslariaren bertsio berri honen lekuko izango da, bere diskografia osoan zehar sortutako bere musikaz gozatzeko aukera paregabea eskainiko duen emanaldi batekin.

Kontzertua ostiral honetan, urriaren 4an, hasiko da, 20:30ean, Antzokian. Sarrerak 15 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean, Kutxabanken webgunean eta, emanaldia hasi baino ordubete lehenagotik, leihatilan.

Ez da Andres Suarezek Ermua bisitatzen duen lehen aldia; kantari eta gitarrista 2016an ere igo zen Ermua Antzokiko agertokira, une hartan Mi pequeña historia azken lana aurkeztera. Berea istorio txiki handi bat da, eta dagoeneko bi hamarkada daramatza musikaren munduan murgilduta, bidea batere erraza izan ez den arren. Oso gaztetan, aukera berrien bila Madrilera joan ondoren, Suarezek metroan gitarra jo zuen lehen aldian, dirua galdu zuen, bilketak ez baitzuen billetearen prezioa ordaintzeko ere balio izan. Hala ere, artistak benetan maite duenaren alde borrokatzen jarraitu du, eta dagoeneko hamabi disko ditu atzean.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin