Antzokiak aurten estreinaturiko hiru film proiektatuko ditu asteburu honetan

16.12.25
Ermua Antzokia
Gizartea
‘Singular’, ‘Núremberg’ eta ‘Misión Santa’ animazioa dira asteko tituluak

Ermua Antzokiak 2025ean estreinatutako hiru film proiektatuko ditu asteburu honetan. Ostegunean ez da zineklub saiorik izango, Antzokian 'Migratzaileen Nazioarteko Eguneko' ekitaldia egingo delako.

Asteko lehen emanaldia larunbatean izango da, 19:30ean, ‘Singular’ filmarekin. Intrigazko drama psikologikoa da, Alberto Gastesik zuzendua eta ehun minutu irauten duena. Bere semea hil eta hamabi urtera, asteburu batez aintziradun etxe zaharrean elkartuko dira berriro Diana eta Martin. Diana adimen artifizialean aditua da, Martin aldiz lanbidea utzi zuen zibilizaziotik erretiratuta bizitzeko. Semea zenaren antza duen gazte misteriotsua etxean agertzen denean; antzinako sekretuak eta susmo berriak agerian jarriko dira. Filma hori astelehenean ere ikusterik izango dugu, iluntzeko 20:30ean.

Bigarren proposamen komertziala 'Nurenberg' da; larunbateko 22:00etan eta igandeko 19:30ean ikusi ahal izango duguna. Benetako gertakarietan oinarritutako thriller dramatikoa da, 40. hamarkadan kokatzen dena, nazismoaren garaian. James Vanderbillek zuzendutako Ipar Amerikar ekoizpena da, bi ordu baino gehiago irauten duena. II. Mundu Gerra amaitu ondoren, Núrembergek nazien erregimen garaituaren aurka egindako epaiketa erabakigarriak zirela eta, Douglas Kelley psikiatra estatubatuarrak, ofizial naziak bere krimenengatik epaitzeko gai diren ala ez erabakitzeaz arduratzen denak, Hermann Göringekin, Hitlerren eskuineko eskuarekin, asmamen borroka konplexu batean murgilduta ikusten du bere burua. Russell Crowe eta Rami Malekekin.

Azkenik, gazteenentzako saioan, igandeko 17:00etan, 'Mission Santa' animazioa eskainiko dugu. Marrazki bizidunetako zinta honek 91 minutu irauten du. Santa Clausen tailerra guztiz modernizatu da. Magia eta tradizioa automatizazioak eta eraginkortasunak ordezkatu dituzte. Gabonak arriskuan daude Santa ez bada garaiz iristen...tragikoa izan baitaiteke.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan