Antzokiak azken lau filmak proiektatuko ditu eta zine denboraldiari agur esango dio

26.05.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Gizartea
Astean zehar ‘Todo lo que fuimos’, ‘Zona 3’, ‘Los justos’ y ‘Fleak’ikusi ahal izango ditugu

Ermua Antzokiak aste honetan amaiera emango dio denboraldiari eta irailera arte agur esango zine emanaldiei. Osteguneko zineklubaren saioan, ‘Todo lo que fuimos’ ekoizpen palestinarra ikusi ahal izango dugu, 145 minutu irauten duena. Iaz estreinaturiko drama da, arabiar eta israeldarren arteko gatazka erakusten duena, familia eta 70 urtetan hiru belaunaldiren historia oinarri hartuta. Zisjordaniako protesta batean, nerabe palestinarra bere familia osoaren bizitza astintzen duen gatazka batean inplikatuta dago.

Hunkituta, bere ama Hananek hiru belaunaldi eta 70 urte hartzen dituen familiaren historia kontatzen du.... Ostegunean, 20:30ean.
Zinema komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, hurrenez hurren, Cédric Jiménez zuzendariaren ‘Zona 3’ ekoizpen frantziarra ikusi ahal izango dugu. 100 minutu irauten duen thrillerra da, zientzia fikzioan oinarritutakoa. Paris, 2045. urtea. Hiriburuko biztanleria adimen artifizialak kontrolatzen du eta hiru eremutan banatzen da, klase sozialaren arabera. Egun batean IAren sortzailea erail egiten dute. 2. zonako Salia emakume poliziak eta 3. zonako Zem poliziak ikertu beharko dute delitua.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Los Justos’ da, Jorge A. Lara y Fer Pérezek zuzendutako ekoizpen nazionala, zeina 90 minututan gauzatzen den. Intrigazko drama bat da. Herri-epaimahai bateko bederatzi kidek isolatuta eztabaidatu dute ustelkeria kasu polemikoa. Frogak ukaezinak dira, iritzi publikoak bere epaia eman du, badirudi inork ez duela zalantzarik... isilpeko eskaintza bana jaso arte. Carmen Machi eta Ane Gabarainekin. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.

Azkenik, igande arratsaldeko 5etan gazteenentzako eta familiarrentzako saioan, ‘Fleak’ filma proiektatuko dugu, Jens Møllerrek zuzendutako ekoizpen finlandiarra. 83 minutu irauten duen marrazki bizidunen abentura eta fantasiazko lana da. Thomasek, 11 urteko mutikoak, bere bizitza betiko aldatzen ikusten du, oinez ibiltzea eragozten dion istripu tragiko baten ondoren. Dena galduta dagoela ematen duenean, Fleak, beste dimentsio batetik iritsitako izaki txiki, bihurri eta iletsua, bere aurrean agertzeak unibertso berezi baterako atea irekitzen dio.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
21.10.26
2026-2027 ikasturteko Haurren Kontseiluak lanari ekin dio gaur

Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Imagen
20.10.26
Carmen Moralesek Rocío Dúrcal omenduko du Ermua Antzokian

Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Imagen
19.10.26
Asiako kultura, gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra Lobianon

Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon