Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

24.02.26
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu

Ermua Antzokiak bi ekoizpen nazional eskainiko ditu aste honetan, ikusleen harrera oso ona izaten ari direnak. Isabel Coixet zuzendariaren azken lana; ‘Tres adioses', eta Paco Leónen ‘Aida y vuelta' telebista sailaren jarraipena. Lehenengoa ostegun honetan ikusi ahal izango dugu zineklubean, 20:30ean. Bi orduko drama erromantikoa da, 2025aren amaieran estreinatua. Filmak garrantzirik gabeko eztabaida zirudienaren ondoren, Marta (Alba Rohrwacher) eta Antonio (Elio Germano) banandu egiten dira. Azke hau, etorkizun handiko sukaldaria da eta bere sutegietan babesten da; emakumea berriz, bere isiltasunean, tristura baino zerbait gehiago nabaritzen hasi eta gero.

Zine komertzialaren atalean, larunbatean 19:30ean eta astelehenean 20:30ean, Paco Leónen 'Aida y vuelta' filma ikusi ahal izango dugu. Urte batzuk geroago telebistako telesail ospetsuan aritzen zen aktore taldea bildu duen proposamena. 110 minutu irauten duen komedia da. 'Aida y vuelta' saioak telesailaren saio baten grabazioa kontatzen du, fikzioaren barruan 'Aida'ko pertsonaiekin eta fikziotik kanpo aktoreekin eta haien harremanekin gertatzen diren tramak erabiliz, umorearen, komikoaren lanaren eta ospearen mugei buruz hausnartzeko.

Asteko bigarren proposamen komertziala ‘Marty Supreme 'luzemetraia da. 2025ean estreinatutako ekoizpen iparramerikarra, biopic dramatikoa da, eta Marty Reisman bizitza kontatzen du, ping pongeko txapeldun bihurtua, Manhattanen apustuetan jokatzen hasi zenetik. Ehun eta berrogeita hamar minutuko luzera duen zinta da,  Oscar sarietarako 9 izendapen dituen filma . Aktoreen artean Timothée Chalamet eta Gwyneth Paltrow daude. Larunbatean 22:00etan eta igandean 19:30ean ikusi ahal izango dugu, hurrenez hurren.

Azkenik, gazte eta familiarrentzako saioan, igandeko 17:00etan, ‘Frankie y los monstruos' animazio britainiarra eskainiko dugu. Zientzialari ero baten abenturak kontatzen dituen marrazki bizidunen zinta. Tarados de Arriba hiri txikiaren goialdean dagoen laborategi-gaztelu batean, irakaslerik zoroenak izugarrizko sorkuntzak ia-bizitzara esnatzen ditu... gero azkar ahazteko. Nork zaintzen du gaztelua? Nork zaintzen ditu munstroak? Komedia dibertigarria.

Bideoak

Lotutako albisteak

Imagen
24.02.26
Antzokiak ‘Tres adioses 'eta‘ Aida y vuelta' proiektatuko ditu aste honetan

Asteko proposamenak ‘Marty Supreme' eta ‘Frankie y los monstruos' ere barne ditu
Imagen
23.02.26
Ikas ezazu lurrinak eta kosmetika naturaleko produktuak egiten

Gazteria Arloak doako gazte tailerra antolatu du. Izena emateak martxoaren 4ra arte zabalik
Imagen
19.02.26