‘Arratsaldean kontu kontari’ jarduera Liburutegian egingo larunbatean
Hurrengo larunbatean -otsailaren 21ean, aurtengo lehenengo ipuin kontaketa, euskaraz “Arratsaldean kontu kontari” delakoa, izango da.
Saioari jarri zaion izenburua ‘Inauteri jostalari, inauteri kontalari’ da eta 2017tik 2022ra urteen artean jaiotako umeei zuzendua dago. Ipuin kontalaria Amaia Puin izango da.
Jarduera doakoa da eta Liburutegian bertan egingo da, 17:30etatik aurrera. Bertaratu ahal izateko, aldez aurretik lekua erreserbatu behar da plaza; horretarako hainbat aukera ditugularik: 943 17 92 12 telefonora deitzea, mezua bidaltzea WhatsApp-ez (https://wa.me/34943179212) edo posta elektronikoz biblioteca@udalermua.net helbidera. Bide edozein izanik ere, haurraren izen-abizenak eta jaiotze-data adierazi behar dira. Lekuak izen-emate ordenaren arabera esleituko dira.
Haurren kontzentraziorako giro egokia bermatzeko, saioa hasi ondoren ez da bertaratzeko aukerarik egongo; horregatik, puntualtasunez heltzea gomendatzen da.