Arte tailerrak 4 eta 5 urteko haurrentzat

03.03.23
Kultura eta Gazteria
Izen-emateak astelehenetik aurrera egongo dira zabalik Lobiano Kultur Gunean

Ermuko Udalak proiektu pilotua jarri du abian 4 eta 5 urteko haurrei adierazpen artistikoko tailerrak eskaintzeko. Horrela, Udaleko Kultura Sailak bere jarduera-eskaintza zabaldu du, adinagatik orain arte horrelako baliabiderik izan ez duen kolektiboak ere ikastaro propioak izan ditzan.

Adierazpen artistiko eta sortzaileak berebiziko garrantzia du gure bizitzako lehen urteetan. Umeentzako tailer hauek haurrek inguruan duten mundu bisualarekiko elkarrekintza lehenetsiko duen espazio gisa planteatzen dira, behaketa sustatzeko, sentiberatasun aniztasuna aktibatzeko eta hizkuntza plastikora hurbiltzeko, adierazteko bitarteko gisa.

Jarduera bi adin-taldetan banatuko da, eta horietako bakoitzak hamar parte-hartzaile izango ditu gehienez. Ordu eta erdiko saioak izango dira, astean behin, Lobiano Kultur Guneko tailerren aretoan, eta abendura arte iraungo dute. Proiektu pilotua denez, lehen edizio honetan izen-ematea doakoa izango da.

Tailerrak 2017an eta 2018an jaiotako haurrei zuzenduta daude. Izena emateko epea datorren astelehenean, martxoak 6, irekiko da Lobiano Kultur Gunean eta ostirala arte, hilak 10, zabalik egongo da. Eskatzaileek taldeak ezartzeko lehentasunezko ordutegia aukeratu ahal izango dute (asteazkenetan 17:00etatik 18:30era edo ostegunetan 16:40tik 18:10era), eta gehiengoaren arabera zehaztuko dira behin betiko egun eta orduak. Eskariak eskainitako plaza kopurua (20 guztira) gainditzen badu, zozketa bidez esleituko dira tokiak.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin