Asteburuan 'Txindurri eguna' ospatuko da

07.06.24
Kultura eta Gazteria
Gizartea
Taldeak antolaturiko jarduerak gauzatuko larunbata eta igandean

Txindurri 'dantza eta txistu taldeak "Txindurri eguna" ospatuko du asteburu honetan. Programatutako ekitaldiak larunbata eta igandea bitartean izango dira. Bihar dantza-poteoa eta Ermua Kantuan izango dira, eguerdiko hamabi eta erdietatik aurrera. Arratsaldean, 7etan, Javi Alberdi mendizalea omenduko dute Artarrairekin batera. 8etan erromeria izango da Orbe Kardinalaren plazan, Fun & Go. Gaueko hamarretarako larraindantza edo larrain dantza herrikoia iragarrita dago, parte hartu nahi duten guztientzat.

Igandean taldeak osatzen dituzten dantzari eta txistulariek kalejira egingo dute 11:00etatik aurrera. 12:30ean alardea eta dantza erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan. Ondoren, bazkari herrikoia egingo dute elkarteko kideek eta senideek. Kittu taldearen erromeriak itxiko du egitaraua, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Lotutako albisteak

Imagen
19.01.26
Usaimenaren inguruko tailerra

Hamazortzi urtetik gorakoentzat da eta Lobianon egingo otsailean zehar
Imagen
19.01.26
Udalak herritarrei kontzentratzeko eta minutu bateko isiltasuna gordetzera deitu die

Eguerdiko 12etan, atzo Kordoban izandako tren-istripuan biktimak eta zaurituak izan zirenen oroimenez
Imagen
19.01.26
Negu eta udaberrirako Ipuin Kontaketa programa haurrentzat

Sei saio egingo dira; 3 ingelesez eta 3 euskaraz