Bederatzi proposamen zaporetsu XII. Kazolatxo Lehiaketarako

11.03.24
Propuestas presentadas al concurso de cazuelitas 2024
Gizartea
Astelehen honetatik igandera arte, hilak 17, herriko bederatzi tabernetan izango ditugu dastatzeko prest plater hauek

Lobiano Gastronomia Elkarteak Kazolatxo Lehiaketaren hamabigarren edizioa antolatu du. Gure udalerriko bederatzi establezimenduk parte hartuko dute txapelketa honetan, aho bete ur egiteko beste hainbeste proposamenekin. Ekimena gaur astelehena, martxoak 11, hasiko da eta plater berezi hauek igandera arte, hilak 17, dastatu ahal izango ditugu.

Parte hartuko duten ostalaritza-establezimenduak eta aurkeztuko dituzten proposamenak honako hauek dira:

Kazolatxoa Taberna Osagaiak
Cazuelita de bacalao del bar Rincón
Timbal de bacalao
El Rincón Bakailaua, ganbak eta txangurroa
Cazuelita de carrilleras del bar Sagarra
Tataki
Sagarra Txahal-masaila, patata eta aza
Cazuelita de ternera del bar Zutabe
Fricando
Zutabe Txahal okela eta shiitake eta senderuela perretxikoak
Cazuelita de panceta del bar Kiska
Auyama
Kiska Hirugiharra, kalabaza eta kokoa
Cazuelita de bacalao del bar Giroa
Pavinlao
Giroa Patata, bakailaua eta ozpin-olioa
Cazuelita de bacalao del bar Amatxi
La cazuelita de Giraldo
Amatxi Bakailaua, piper txorizeroa eta perlak
Cazuelita de rape del bar Mendiola
Chilli-crab
Mendiola Itsas zapoa, otarrainxkak eta gochujang saltsa
Cazuelita de carrillera del bar Txalaparta
Txalaparta berria
Txalaparta Txerri-masaila, patata eta barazkia
Cazuelita de ternera del bar Urkaregi
Ketzua
Urkaregi Txahal-okela, porrua eta "ají amarillo"

Kazolatxoak establezimendu bakoitzaren ohiko ordutegian dastatu ahal izango dira, unitate bakoitzeko bi euroko prezio finkoarekin, parte hartzen duten taberna guztietan.

Ermuko Udalak, Laboral Kutxak, Euskitze Likor & Ardoak eta Familia Martinez Zabalak babesten dute lehiaketa, eta bi sari banatuko dira: Kazolatxo Onenaren Saria, 100 euro eskudirutan eta diploma bat, eta Kazolatxo Tradizional Onenaren Saria, KM0 irizpideei jarraiki, 50 euro eskudirutan eta diploma bat. Saritutako bi establezimenduek Familia Martinez Bujandaren ardo-sorta bat jasoko dute Euskitze zonako banatzailearen bitartez. Epaimahai profesionala establezimendu guztietatik igaroko da ostegunean.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan