Blues eta soul doinurik onenak Martins Aneiros Banden eskutik
Martins Aneiros Band Paula Martins abeslariaren eta Victor Aneiros gitarra-jotzaile galiziarraren batasunetik sortu zen. Martins Big Bottom Bandeko ahotsa izan zen, eta Aneirosek, aldiz, zortzi disko kaleratu ditu jada bere izenpean. Musika-aliantza hau duela hamarkada bat baino gehiago hasi zen, eta orain, Marcos Sánchez bateria-jotzailearekin eta Víctor Gacio baxu-jotzailearekin batera, bluesaren, soularen eta rockaren klasikoak interpretatzeko emanaldi berri batean murgildu dira elkarrekin.
Talde galiziarra azaroaren 18an, larunbata, iritsiko da Lobiano Kultur Gunera Rain disko berria aurkeztera, Aneiros eta Martinsen bost konposizio propioz gain, Mike Wheelerren I Can't Do That, Kevin Bowe/Todd Cherneyren Blues Is My Business, Floyd Dixonen Hey Bartender, Steve Cropper/Eddie Floyren Knock On Wood eta Rick Estrinen Don't Put Your Hands On Me abestien bertsio zainduez osatuta dago diskoa.
Martins Aneiros Bandek bluesaren, rockaren, soularen edo funkaren bideetatik bidaia erakargarria eskainiko digu zigilu oso pertsonal batekin.
Kontzertua 20:00etan hasiko da. Sarrerak 10 euroan daude salgai Lobiano Kultur Gunean edota Kutxabanken webgunean.
Lotutako albisteak
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin