Datorren astean tren geltokiko estalkia garbituko du ETSk
Euskal Trenbide Sareak Ermuko tren geltokiaren beirazko estalkia garbituko du datorren asteko astelehen eta astearte gauetan. Lanak astelehenean, hilak 9, eta asteartean, hilak 10, egingo dira, 23:00etatik hurrengo eguneko 05:30era bitartean. Ordutegi horren arrazoia segurtasuna da; izan ere, beharrezkoa da katenariaren korronte elektrikoa moztea, eta, beraz, bidaiarien zerbitzua amaitu eta hurrengo egunekoa hasi bitartean egingo da.
Garbiketa presiozko ur-makineriarekin egingo da, egituratik geltokiaren beirazko sabaira igo ondoren. Euskal Trenbide Sareak dagokion baimena eskatu du eta inguruko etxebizitza-eraikinetako Erkidegoei lanem berri jakinarazi die, baita gaueko ordutegia izan beharraren arrazoia ere, lan horiek sor ditzaketen eragozpenengatik barkamena eskatuz.
Lotutako albisteak
‘Gizarte justu, aske eta demokratiko baten funtsezko eskubidea eta zutabea da' Beatriz Gamizentzat
Udalak bigarren hitzarmena sinatu du gaur UNICEFekin 2026-2029 aldirako
Ermuak haur eta gazteenekin duen konpromisoa sendotu du