Eibarrerako jaitsieran trafiko-mozketak izango dira eraikin bat eraisteagatik
Asteazken honetan, azaroaren 20an, Olarreaga auzoko eraikin bat eraisteko lanak hasiko dira, Ermua eta Eibar lotzen dituen bidean. Hala baieztatu du Zaldibarko Udalak, aipatutako auzoa udalerri horren eskumenekoa baita.
Duela egun batzuk, kamioi batek eraikinaren zati bat jo zuen, Ermutik Eibarrera doan errepidearen eta Ibur-Erreka poligonorako sarbidearen arteko bihurgunean. Bide hori erabiltzen duten pertsonen segurtasuna bermatzeko, aldi baterako aldamio bat jarri da, baina bihartik aurrera, asteazkena, eraikina eraitsi egingo da.
Lanak asteazken eta ostegun honetan egitea aurreikusten da. Eraispen-lanek irauten duten bitartean, Ermuko eta Eibarko herritar askok egunero erabiltzen duten pasabide honetan afekzioak izango dira bai ibilgailuen zirkulaziorako, baita oinezkoentzako ere.
Lotutako albisteak
Beatriz Gamizek kontseiluarekin bildu da eta kideen ideia eta proposamenak entzun ditu
Antzezpena datorren ostiralean, 20:30etan, sarrerak 12 eurotan
Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza