'Emozio festa!' tituluko musikala Ermua Antzokian ikusgai

16.02.24
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
‘Ene Kantak’ konpainiak larunbatean antzeztuko, 17:00etan, Ermua Antzokian

'Ene Kantak' konpainiak 'Emozio festa!' antzezlana aurkeztuko du larunbatean Ermua Antzokian, 17:00etatik aurrera. Pieza hau 80 minutuko iraupena duen musika ekoizpen bat da eta 2 urtetik aurrerako haurrentzako aproposa. Sarrerak 6 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean edo Kutxabanken webgunean.

Antzezlana Urko Oskozek zuzentzen du, obran parte hartzen duelarik Oiane Yarza, Xabi Akerreta, Uxue Rodríguez eta Aitziber Fernándezekin batera.

Sinopsia

Enekok eta Nereak abentura berri bat hasiko dute ikasgelan bertan, eskolako lehen egunean. Egun horretan, denak daude urduri: gurasoak, irakasle-ikasleak, eta nola ez, gure bi lagunak. Askok ez dakite egoera honetan sortzen diren emozioak kudeatzen: beldurra, urduritasuna, poza...

Uda ostean berriro elkartuko dira ikaskideekin eta lagunekin, eta ikasle berri bat ezagutuko dute. Gainera, Enekok beste egoera pertsonal bati aurre egin beharko dio: zeliakoa dela azaldu beharko die lagunei. Nola esango die? Barre egingo dute? Zer suposatzen du horrek gelarentzat?

Musikaz, dantzaz eta barrez beteriko abentura berri honetan, publikoa emozioetan murgilduko da. Emozio horiek guztiak beharrezkoak dira bizitzan, eta horiek nola kudeatu erakusten saiatuko gara. Eszenatokia ikasgela izango da eta bertan pasarte dibertigarriak biziko ditugu, musika eta dantzekin. Ez dira faltako protagonisten barreak eta bihurrikeriak. Ondo pasatuko dugu. Ezin izango zara eserlekuan geldirik geratu.

Gozatu, dantzatu, barre egin eta asko ikasi ikuskizun honekin.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin