'El Encargo'; umorea eta drama uztartzen dituen obra
"La Red Teatro"k "El encargo" antzezlana aurkeztuko du datorren ostiralean Ermua Antzokian, 20:30etatik aurrera. Sarrerak 10 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kultur Gunean edo Kutxabanken web atarian, eta baita bere kutxazain sarean ere. Juan Manuel Cano kazetari eta irrati aurkezle ermuarraren ideia originala da. Ermuko aztarna nabarmena duen obra da, zuzendaria Mikel Areitioaurtena baita eta antzeleen artean Ricardo Izagirre dago, biak ermuarrak. Antzezle taldea Maite Lorenzo eibartarrak osatzen du.
"La Red Teatro"k, umorez eta dramaz, itxaropenez eta etsipenez beteriko testua dakarkigu, kontrajarritako munduak eta baita manipulazioak ere agerian jarriz. Istorioak argitaletxe garrantzitsuaren bulegoetan kokatzen gaitu. Egun batean, elkarrizketa pertsonal bana egingo zaie idazle arrakastatsu izateko aukera duten bi hautagairi, eta biek bultzada emozional eta ekonomikoa behar dute beren bizitzak zuzentzeko. Hautaketa prozesuaren azken txanpara iritsi diren azken bi pertsonak dira. Nork jasoko du nobela idazteko enkargua? Prest egongo al dira beren ideiei uko egiteko argitalpen-kontratu garrantzitsu batengatik?
Galdera horien erantzuna, ostiral honetan, arratsaldeko zortzi eta erdietatik aurrera. Zatoz 70 minutuko muntaia honetaz gozatzera. Ostiraleko emanaldiak amaiera emango dio Antzokiaren denboraldiari, datorren irailera arte itxita egongo baita.
Fitxa teknikoa
- Zuzendaria: Mikel Areitioaurtena
- Antzezleak: Maite Lorenzo, Ricardo Izaguirre eta Juanma Cano
- Argia eta soinua: Juanjo Pérez
- Jatorrizko musika: Jose Miguel Laskurain
- Iraupena: 70 minutu
Lotutako albisteak
Alkateak kideei harrera egin die eta Udala ezagutzea eta eragiten dieten gaietan hobekuntzak proposatzea izango dute erronka
Ostiral honetan “Rocío Dúrcal es inolvidable” ikuskizuna ikusi ahal izango dugu Ermuan, musikaren, umorearen eta emozioen bidez, artistaren bizitza eta abestiak errepasatzen dituen emanaldia
Ermuko Udaleko Kultura Sailak Txinako eta Japoniako gastronomia eta tradizioak ezagutzeko tailerra antolatu du, 18 urtetik gorakoentzat. Azaroko astelehenetan izango da, 18:00etatik 20:00etara, Lobianon