Ermua Antzokiko pantailan film sarituenak ikusgai izango

14.03.23
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Aste honetan bi pelikula proiektatuko ditugu jatorrizko bertsioan: ‘El triángulo de la tristeza' eta ‘Irati', Oscar sarietako garaile nagusia ‘Todo a la vez en todos partes'. Euskaraz emango ditugu ‘Irati’ eta Momiak' marrazki bizidunen animazioa.

Ostegunean zine aste berri bati hasiera emango diogu Ermua Antzokian. Zineklubaren saioak Ruben Östlund zuzendariaren ‘El triángulo de la tristeza’ izenburuarekin irekiko du eskaintza. Filma suediarra da, 149 minutu irauten duen komedia dramatikoa, Ruben Östlund zuzendariarena. Jatorrizko gidoi, filma eta zuzendaritza onenaren izendapenak izan ditu Oscar sarietan. Film onenaren Urrezko Palma jaso zuen Cannesko zinemaldian. Eta beste 3 izendapen ditu BAFTA sarietan eta Urrezko Globoetan. Modaren Astearen ondoren, Carl eta Yaya, modelo eta influencer bikotea, yate batera gonbidatzen dituzte luxuzko itsas bidaia batean. Ostegunean iluntzeko zortzi eta erdietan.

Zinema komertzialaren atalean, larunbat arratseko zazpi eta erdietan eta astelehen iluntzeko zortzi eta erdietan ‘Todo a la vez en todos partes’ lan garaile eta saritua ikusi ahal izango dugu. Dan Kwanek eta Daniel Scheinertek zuzendutako Ipar Amerikako ekoizpena da, 140 minutu irauten duena. 11 izendapen izan ditu Oscar sarietan eta, azkenean, 7 sari eskuratu ditu. BAFTAko eta Urrezko Globoetako izendapenak eta sariak ere baditu. Dimentsio arteko haustura batek errealitatea aldatzen duenean, etorkin txinatar bat Estatu Batuetan, abentura basati batean murgiltzen da, eta berak bakarrik salba dezake mundua.

Bigarren proposamen komertziala ‘Irati’ titulua da, euskaraz eskainiko dena gaztelaniazko azpitituluekin. Paul Urkijo Alijok zuzendutako ekoizpen nazionala da, berak idatzitako gidoia duena. Maite Arroitajauregi eibartarrak musika jarri dio. Akziozko eta zinema fantastikoko abentura da, 114 minutu irauten duena. VIII. mendean kokatuta dago. Kristautasuna Europan zehar hedatzen da eta sinesmen paganoak gainbehera doaz. Pirinioak zeharkatzean Karlomagnoren armadak aurrera egin zuela ikusita, haraneko buruzagiak antzinako jainkosa bati laguntza eskatzen dio. 5 izendapen ditu Goya sarietan eta 2 sari Sitgeseko Zinemaldian. Larunbatean gaueko 10etan eta igandean arratsaldeko zazpi eta erdietan ikusi ahal izango dugu.

Azkenik, ikusle gazteenentzako saioan, igande arratseko 5etan, ‘Momiak', marrazki bizidunetako abenturak proiektatuko dugu. Juan Jesús Garcíak zuzendutako ekoizpen espainiarra da eta 88 minutu irauten du. Lurraren erraietan momien hiria dago! Inperioaren aginduz, Nefer printzesak Thurtekin ezkondu behar du, ez batak eta ez besteak nahi izan ez arren; Neferrek aske izan nahi duelako, eta Thutek ezkontzari alergia diolako. Baina jainkoen asmoak ezeztaezinak dira.

 

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea

Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa

Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin