Ermua eta Mallabiko OLHUIk aurrematrikula epea zabalduko du maiatzean
Ermua–Mallabia Oinarrizko Lanbide Heziketako Udal Institutuak (OLHUIk) maiatzean aurrematrikula egiteko epea irekiko du datorren ikasturterako. Interesdunek maiatzaren 4tik 22ra egin ahal izango dute izapide hori, enplegura eta jarraitutasun akademikora bideratutako prestakuntzan lehen urratsa eginez.
Ermua – Mallabia OLHUI Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako titulua lortu ez duten 15 eta 17 urte bitarteko gazteentzat da egokia. Oinarrizko Lanbide Heziketa prestakuntza-alternatiboa da, gaitasun profesionalak eskuratzeko aukera ematen duena eta, aldi berean, baita Erdi Mailako Heziketa Zikloetara zuzenean sartzeko aukera ere.
Eskaintza
Ikastetxeak hiru espezialitate eskaintzen ditu, interes profesional ezberdinetara egokituta daudenak:
- Ile-apainketako eta irudi pertsonaleko laguntzailea
- Ibilgailuak konpontzeko laguntzailea
- Elementu metalikoen fabrikazioko langilea (mekanizazioa)
Onarpen-prozesuari, zikloen ezaugarriei eta zentroaren funtzionamenduari buruzko informazio guztia eskuragarri dago OLHUIren atal espezifikoan, udal webgunean.
Nola egin aurrematrikula
Ikasle interesdunek bi bide izango dituzte aurrematrikula egiteko:
- Online, Ikasgunea atariaren bidez
- Aurrez aurre, hitzordua eskatuta
Beharrezko dokumentazioa
Eskabidea gauztzeko, honako agiriak aurkeztu beharko dira:
- Ikaslearen NAN, AIZ edo pasaportearen fotokopia.
- Irakasle-taldearen aholkua, oinarrizko mailako prestakuntza-ziklo batean sartzea proposatu duena.
Informazioa eta kontaktua
Informazio gehiago nahi duten edo bisita hitzartu nahi duten familia edo gazteek 943 17 54 27 telefonora deitu edo imfpb@ermua.eus helbide elektronikora idatzi dezakete.
Ermua – Mallabiko OLUHIk prestakuntza praktiko eta hurbilaren aldeko apustua egiten jarraitzen du, inguruko gazteei hezkuntza eta lanbide aukera berriak eskaintzeko xedez.
Lotutako albisteak