'Ermua Palestinarekin' ekimenak elkartasun ekintza hainbat antolatu ditu

13.12.23
Gaza en Nakba
Gizartea
Ostegunean Anis Hawari ekonomialariaren hitzaldia egingo Lobianon 19:30etan eta ostiralean manifestazioa plazatik abiatuta 19:00etan

'Ermua Palestinarekin' eta 'Komite Internazionalistak' ekimenak hainbat ekintza antolatu dituzte Gazan gertatzen ari diren ankerkeriak salatzeko. Bihar osteguna -hilak 14- Anis Hawari ekonomialari eta errefuxiatu palestinarrak 'Gaza Nakban' hitzaldia eskainiko du Lobiano Kulturgunean 19:30etatik aurrera.

'Nakba' hitzak "hondamendia" esan nahi du arabieraz, eta hori da palestinarrek 1948an Palestina banatu ondoren Israelgo Estatua bere mugen barruan sortzeko beren lurraldetik kanporatzea izendatzeko eta aipatzeko erabiltzen duten adiera. 75 urte hauetan, herri palestinarra bere lurrean zokoratzen jarraitu izan da, eta bere espazioa eta eremua murrizteko hainbat gertakariren biktima izan da, giza eskubideak eta nazioarteko zuzenbidea errespetatu ez direlarik horietan. Zokoratzeko eta akabatzeko politika jarraitua da eta akaso gertaerarik basatiena, agian, egunotan Gazan bertan gertatzen ari da une honetan.

Ermua Palestinarekin Ekimenak uste du han egiten ari dena genozidioa dela, nazioarteko komunitatearen pasibotasunagatik eta herrialde batzuen onarpenagatik. Horregatik, gizarte zibilari dei egiten dio kalera atera dadin, gure gobernuei exijitzeko, hitzetatik haratago, presio-neurriak, zigor ekonomikoak eta Israelen aurkako boikota lehenbailehen har eta aplika ditzatela, Ukraina inbaditu ondoren Errusiari ezarri dizkiotenen parekoak.

Bestalde, esandakoaren ildotik, bihar ostiralean, abenduak 15ean, manifestazioa deitu dute Orbe Kardinalaren plazatik abiatuta Ermuko kaleetan zehar. Talde deitzaileek herritar guztiak parte hartzera animatzen dituzte, ikusten ari garen sarraskia gaitzesteko eta Palestinako herriari gure babesa adierazteko.

Lotutako albisteak

Imagen
30.01.26
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!

Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
30.01.26
‘Bizkaia Adin Guztientzako Lurraldea' hausnarketa estrategikoan parte hartu du Ermuak

Tailer monografikoan egin da hausnarketa Urdulizko ‘Nagusi Intelligence Center' zentroan