Ermua Palestinarekin: elkartasunaren astea

05.11.24
Gizartea
Ermua Palestinarekin Ekimenak erakusketa, hitzaldia eta manifestazioa antolatu ditu Palestinako herriari elkartasuna adierazteko astean

"Kulturatik Genozidioa STOP. Kultur Sortzaileak Palestinarekin" pintura erakusketa, hainbat euskal artistek egindako artelanekin, zabalik dago Lobianon. Artelanak azaroaren 4tik 10era bitartean ikusi ahal izango dira. Euskal Kulturgileak Palestinarekin ekimenak, martxoan Donostian antolatutako mobilizazio historikorako, Euskal Herri osoko 23 ilustratzailek sormen lan bana prestatu zuen, Palestinako genozidioa salatzeko. Erakusketa honek 23 lan horiek biltzen ditu.

Erakusketaren osagarri gisa, 2023ko suntsipena hasi aurretik, Gazaren eguneroko bizitzaren eta ondare historikoa biltzen dituzten argazkiak ere ikusgai jarriko dira. Erakusketa Lobiano Kulturgunean ikusi ahal izango da egunero 18:00etatik 20:00etara eta asteburuan 12:00etatik 14:00etara

Azaroaren 6an, asteazkena, Taher Ali abokatu palestinarrak "Palestina, un siglo de resistencia" hitzaldia emango du. Taher Ali Gazakoa da jatorriz, eta ‘Samidoun’ Palestinako Preso Politikoekiko Elkartasunerako Nazioarteko Sareko kide da. Gaur egun, LAB sindikatuko abokatu da. Hitzaldia arratsaldeko 7etan izango da Lobianoko erakusketa aretoan.

Azkenik, azaroaren 8rako, ostirala, beste manifestazio bat antolatu da Palestinako herriari elkartasuna adierazteko. Martxa 19:00etan abiatuko da Plazatik. Ermua Palestinarekin ekimenak gogorarazi duenez, 13 hilabete geroago, genozidioak gordintasun osoz jarraitzen du, nazioarteko komunitatearen konplizitateari esker. Hori dela eta, kalera ateratzen jarraitzeko deia egiten die herritarrei, gure gobernuak presionatzeko holokausto horren arduradunekiko harreman guztiak eten ditzaten eta Israeli behingoz boikota eta zigorrak ezar diezazkioten.

Lotutako albisteak

Imagen
10.03.26
Ermua Antzokiak ‘Laburbira'ren lanak eta ‘El vestido' filma proiektatuko ditu aste honetan

Aretoak ‘Cumbres borrascosas' eta ‘Como cabras' tituluekin osatu du asteko eskaintza
Imagen
09.03.26
Zaporeak elkartearen eskualdeko VIII. erronka gaur hasiko da

Produktuak martxoaren 9tik 12ra bitartean jasoko dira, Ermuan arroz luzea. Errazioen tupper solidarioa eta zozketa larunbatean, hilak 14an Eibarren
Imagen
09.03.26
Datorren larunbatean ipuin kontatze saioa euskaraz egingo da

‘Arratsaldean Kontu kontari’ 17:30etan, Liburutegian Lur Usabiagarekin