Ermuak 27,1 milioi euroko aurrekontua izango du 2026an

30.12.25
Erakundea
Gobernu Organoak
Gizartea
PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoekin onartu da; EH Bildu (4) abstenitu eta Elkarrekin Ermuak (2) kontrako bozkatu du

Toki-korporazioak 27,1 milioi euroko udal-aurrekontua onetsi du 2026ko ekitaldirako, memoriak jasotzen duenaren arabera. Aurrekontu-proiektuak PSE-EE/PSOE (6), EAJ/PNV (3) eta PP (2) taldeen aldeko botoa izan du, EH Bilduren abstentzioa (4) eta Elkarrekin Ermuaren (2) komntrakoa, abenduaren 29an egindako ezohiko Osoko bilkuran.

Ermuko udal-aurrekontua 2026rako 27.112.453,14 eurokoa izango da, hau da, 2025ean baino %5 gehiago. Beatriz Gámiz alkateak adierazi zuenez, aurrekontua "ez da inprobisatua, baizik eta kudeaketa arduratsu, aurre-ikusle eta ongizate kolektiboarekin konpromiso sendoa duen tresna". Aurrekontuan jasotako euro bakoitzaren atzean "gure auzotarren bizitza hobetzeko" asmoa dago, azpimarratu zuen. Aurrekontu horrek proiektu eraldatzaileetan inbertitzearen aldeko apustua egiten du, gure herria inklusiboagoa, berdinzaleagoa eta jasangarriagoa izan dadin.

Aurrekontu horretako inbertsio publikoa %76 hazi da 2025ekoarekin alderatuta. 2,09 milioi euro bideratuko dira gaurko eta etorkizunerako pentsatutako proiektuetara. Bide Berdea, Merkatuko plaza zaharra birgaitzea, Valerio terraza edo argiteria publikoa hobetzea, besteak beste.
Aurrekontu parte-hartzaile prozesuaren ondoriozko proposamenak ere jasotzen ditu aurrekontu horrek. Gure auzotarrek bozkaturako ideiak – hala nola udalerriko "chill out" guneak edo Valerioko terraza birgaitzea – sartuta daude eta finantzaketa dute.

Oposizioan dauden taldeak

EH Bildu taldeak ez zion zuzenketarik aurkeztu aurrekontuari, "hamar urtean inoiz ez delako oposizioko proposamen bakar bat ere onartu". Talde sozialistarekin elkarrizketak izan ditu, honako hau helarazteko: "jendearen eguneroko bizitza hobetzeko sei lan-ildo, datozen urteetan lantzeko: etxebizitza, Gipuzkoa hiribidea, Kale Zaindu proiektua, psiko-bonoa, Musika eta Pintura Eskolako ikasleei laguntzea, birziklatzea eta Zerukoako igogailua sustatzea". ‘Sintonia’ aurkitu zuenez, bozeramaileak bere taldearen abstentzioa iragarri zuen.

Alderdi Popularrak, bestalde, lau zuzenketa aurkeztu zituen kirol-jarduerei, desgaitasuna duten pertsonen garraioari, sentsibilizazio-jarduerei eta 'Saihesbidea' plataformarako zuzkidurari buruz. Proposamen horiek – bilerako 21. puntuko dokumentazioan daude– ez ziren onartu.

Elkarrekin Ermuak ere zuzenketa aurkeztu zuen, "errentatzaileei eta errentariei laguntzei buruzko aholkularitza, informazioa eta orientazioa emango dien etxebizitza-bulegoa sortzeko; izan ere, daukagun arazorik handiena da, jendea alde egiten ari baita alokairurik ez dagoelako eta dagoena oso garestia delako. Etorkizuna dugu jokoan". Honako hauek ere proposatzen zituen: garbiketa eta mantenua hobetzea, txakurren errolda prestatzea gorozkien arazoa konpontzeko, edo objektuak lagako lituzkeen objeketoteka sortzea.

Aurrekontu orokorraren onarpenean Udalaren eta Promosa sozietate publikoaren kontuak eta aurrekontua betearazteko udal-araua sartzen dira. Hasierako erabaki hori Bizkaiko Aldizkari Ofizialean argitaratuko da, herritarrek horren berri izan dezaten eta alegazioak hogei egun balioduneko epean aurkeztu ahal izan daitezen. Alegaziorik ez badago, dokumentua behin betikoa izango da.

Lotutako albisteak

Imagen
29.12.25
Zirkozaurrek zirku ikuskizun onena dakar Ermua Antzokira

Bihar ‘ZKZ Topaketa’ ikuskizuna izango 17:00etan; sarrerak 5 €uro balio du
Imagen
26.12.25
Gabonetako Haur Parkeak bederatzi egunez irekiko du

Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak