Ermuan jokatuko dira emakumezkoen kadete eta gizonezkoen junior mailako Saskibaloi Ligaren azken faseak

05.05.23
Kirolak
Bizkaiko txapeldunaren titulua M.A. Blanco kiroldegiko pistan erabakiko da igande goizean. Bi finalerdiak larunbatean jokatuko

Lurraldeko Saskibaloi ligaren fase finalak Ermuan jokatuko dira asteburuan, Bizkaiko titulua nori egokitzen zaion erabakitzeko. M. Ángel Blanco kiroldegiko pistan jokatuko dira, emakumezkoen kadete eta gizonezkoen junior mailetako norgehiagokak. A1 mailak amaitu ondoren, kategoria bakoitzeko lehen 4 sailkatuek lortu dute fase horietarako txartela. Bizkaiko Saskibaloi Federazioak C.D. Saskibaloi Monte Hermoso Ermuarekin elkarlanean antolatutako ekitaldia da.

Sailkatutako taldeen arteko neurketa izango da. Neskek larunbat goizean jokatuko dituzte finalerdiak eta mutilek arratsaldean. Bien finalak igandean jokatuko dira. Trofeoak lurralde-federazioko presidenteak emango ditu, tokiko agintariekin batera.

Emakumezkoen kadeteetan lau talde hauek neurtuko dira: Lauro Ikastola; Getxo SBT, Lointek Gernika eta Berrio-Otxoa.

Maiatzak 6, larunbata

  • 9:45 h: Getxo SKT vs Santutxu
  • 11:45: Lauro ikastola vs Lointek Gernika

Irabazleek finala maiatzaren 7an, igandean, jokatuko dute, 9:45etatik aurrera.

Bestalde, junior mailako gizonezkoen taldeak Tabirako Baque, C. de Estudios Mikeldi USK, Padura eta Askartza Claret dira.

Maiatzak 6, larunbata

  • 16: 30ean. Bilboko Unamuno S.B.T vs Padura
  • 18: 30ean Tabirako vs Askartza Claret

Lehen partidu horietako irabazleek finala maiatzaren 7an, igandean, jokatuko dute, 11:45etik aurrera.

 

Lotutako albisteak

Imagen
05.12.25
Aurten sarituak izango diren kirolari eta kluben zerrenda ezagutu nahi?

Herriko elkarteen artean bozketa bidez hautatutakoak Kirolaren I. Galan omenduak izango dira
Imagen
02.12.25
Kirola beti; baita Gabonetan ere

Bazkideentzako jarduera bereziak eta doakoak kiroldegian
Imagen
Personas usuarias en la instalación
31.10.25
Kiroldegiak neguko ordutegia izango du asteburu honetatik Aurrera

Zabalik egongo da 9:00etatik 13:30era eta 16:00etatik 20:00etara, larunbat eta igandeak barne