Euskal Birusa elkarteak antolatuta, San Martin Azoka azaroaren 14an izango da

Nekazari, baserritar eta artisauen izen-ematea urriaren 1ean zabalduko da
24.09.26
Euskara

Gutxi falta da Ermuan gehien espero diren hitzorduetako bat iristeko. Datorren azaroaren 14an XXXVI. San Martin Azoka ospatuko da, Euskal Birusa elkarteak antolatutako ekitaldia, eta beste urte batez inguruko produktuez, artisautzaz, musikaz, kuadrillez eta, batez ere, euskaraz beteko dira Ermuko kaleak.

Euskal Birusa dagoeneko hasi da azokaren edizio berri hau prestatzen eta, urtero bezala, San Martin Azokaren bidez ermuarrak euren arteko harremanetan euskara erabiltzera eta gure kaleetan euskara gehiago erabiltzera animatu nahi ditu. Aldi berean, azokarekin batera, egitarau anitza eta askotarikoa antolatuko da, herritarren eta bisitarien gozamenerako, gure lagunekin eta bisitatzen gaituztenekin harremanetan jartzeko aukera bikaina izanik.

Nekazaritza azokaz gain, artisautza azoka txiki bat ere egiten da, bertako artista eta artisauen parte-hartzearekin. Horrez gain, jarduera-programa anitza ere izango da; laster emango da horren berri, eta San Martini bereizgarri zaion jai-giroa herrikoia sortzen lagunduko du.

Azokan parte hartzeko izen-ematea

Azokan parte hartu nahi duten nekazari eta baserritarrek urriaren 1etik 10era eman ahal izango dute izena, Ermuko Udalaren egoitza elektronikoaren bidez. Parte hartzeko, oinarrietan ezarritako baldintzak bete eta dagokion eskabidea adierazitako epearen barruan aurkeztu beharko da.

Bestalde, artisautza azokan parte hartu nahi duten bertako artisauek ere urriaren 1etik 10era eman beharko dute izena. Horretarako, eskabidea euskalbirusa@gmail.com edo sanmartinazoka@gmail.com helbide elektronikoetara bidali beharko dute.

Parte hartzeko baldintzei eta betekizunei buruzko informazio guztia erantsitako dokumentazioan kontsulta daiteke. Bertan, artisautza azokan parte hartzeko eskabide-orria ere aurki daiteke.

 

Dokumentuak

Lotutako albisteak

Imagen
01.09.26
Ermuko Udalak eta HABEK euskara ikasteagatiko dirulaguntzak eskatzeko epea ireki dute

Eskabideak urriaren 27ra arte aurkeztu ahal izango dira, telematikoki webgunean edo Abiapuntun
Imagen
23.06.26
San Juan sua piztuko gaur, urteko gau motzenean

Herriko plazan, 22:30etatik aurrera