Imagen
Euskal Jaiaren 44. edizioa ospatuko larunbatetik igandera
31.03.23
Kultura eta Gazteria
Ermuak Euskal Jaiaren berrogeita laugarren edizioa ospatuko du asteburu honetan
Euskal Jaia herriko ‘Txindurri’ dantza eta txistu taldeak antolatzen du, gure udalaren diru-laguntzarekin, eta herriko ostalarie eta merkatarien laguntzarekin. Antolatzaileek ehunka dantzari eta txistulari herrira etorriko zaizkigula aurreikusi dute, gehienak inguruko bailaratakoak.
Aurten ere bizkaiko beste herrietako talde gonbidatuak izango ditugu Ermuan, etorriko zaizkigunen artean ondorengoak daude: Berriztik, Abadiñotik, Elorriotik, Mallabitik, Markinatik eta Lekeitiotik.
Euskal Jaia asteburuan zehar ospatuko da, nahiz eta egun nagusia igandea izango. Egitarauari larunbat arratsaldean emango zaio hasiera.
Programatutako ekitaldi eta leku-orduen xehetasuna ondoren zerrendatzen duguna da:
- Apirilak 1, larunbata
- 18:00etan: Dantza Erakustaldia Orbe Kardinalaren plazan.
- Txindurri Dantza eta Txistu taldea
- Orereta Dantza Taldea
- 20:00etan: Erromeria ‘Patxi eta Konpainia’ taldearekin.
- Apirilak 2, igandea
- 11:30etan: Taldeen kalejira.
- 17:00etan: Umeeen dantza erakustaldia.
- 18:30etan: Erromeria ‘Fan&Go’ taldearekin.
- Jarduera guztiak Orbe Kardinalaren plazan egingo dira.
Lotutako albisteak
Imagen
30.01.26
Inauteriko programa prest, festa noiz iritsiko zain!
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Ermua Inauteriak otsailaren 12tik 17ra bitartean ospatuko dira
Imagen
29.01.26
Kultura Sailak astelehenean irekiko du inauteri kalejiraren lehiaketarako izen-ematea
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Koadrilen eta taldeen desfilea otsailaren 14an izango da
Imagen
28.01.26
Gaur egungo ‘El lenguaje de las flores’: komedia, musika eta amodio digitalaren fusioa
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin
Antzezpena ostialean, 20:30etan, Mikel Losada aktore ermuarraren partaidetzarekin