Galiziako Letren XXXVIII. edizioari dagozkion jarduerak hastear

10.05.24
Gizartea
Programari bihar emango zaio hasiera eta jarduera nagusiak datorren ostiraletik igandera bitartean gauzatuko

XXXVIII. Letra Galiziarren Jardunaldiak zabalduko ditu Ermuak asteburu honetan. Luísa Villalta Gómez idazleari eskainitako edizioa da. Programa zabalduko da bihar arratseko 5etan Betiondon jokatuko den bazkide eta jarraitzaileen arteko futbol partida batekin. Igandean kirol eta mahai-jokoen txapelketei hasiera emango zaie, igel-toka probarekin. Astelehen eta asteartean mahai jokoak izango tute eta mus partidekin. Asteazkenean, futbolin txapelketa jokatuko eta, ostegunean, txabe jokoan neurtuko.

Jaietako ekitaldi gehienak ostiraletik (hilak 17) igandera (hilak 19) egingo dira. Ostiral arratsaldean olagarro eta lurreko produktu tipikoen postua irekiko da. 19:00etan Galiziako bandera jarriko da udaletxean. Ordu erdi geroago poteoa egingo,Eibarko Os Galaicos gaita taldearen musikarekin. Gauean musika izango da Che DJ-arekin San Isidroren egoitza sozialean, eta goizaldeko ordu batean, Queimada herrikoia eskainiko zaie bertaratutakoei.

Ekitaldi nagusiak larunbatetik igandera bitartean izango dira, jaien egitarauak jasotzen eta zehazten duenez. Laudioko Txindurri, Fit Gipsy Dance eta Espalladoiro taldeen dantzak markatuko du jardunaldia. Jose Luis Blanco pregoilariak, ‘Poxpolo'k, aurkeztuko du edizioa. Ondoren dantza alardea izango da. Eta 15:00etan, bazkide bati urrezko intsignia emango zaio, Ermuko Galiziako Zentroan egindako lanagatik. Arratsean eta gauean ‘Pontevedrako ‘Estelamar’ orkestraren emanaldian izango dira 19etatik 22etara eta 23:30etatik goizaldeko ordu 2etara bitartean.

Igandean dantza alarde berri batekin jarraituko du jaiak, Ermuko Txindurri, Extremadurako Kultur Etxearen taldeak eta Eibarko Galizia etxeko 'Os Galaicos’ taldearen beste emanaldi batekin. Orkestrak bazkal ordu aurretik eta arratsean ere emanaldiak eskainiko ditu Orbe kardinalaren plazan. Zaldiko-maldikoak Zubiaurre kalearen goiko aldean -merkatu txikia jartzen zen lekuan- egongo dira, ostiraletik igandera bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
Vista general de las piscinas descubiertas de Ermua | Ermuko igerileku estaligabeen bista orokorra
18.06.24
Igerileku estaligabea zabalik uztailaren 1etik aurrera

Betiondoko instalazio berriak egunero egongo dira zabalik 10:30etik 20:30era
Imagen
18.06.24
Pixoihala modu naturalean erretiratzen laguntzeko tailerra

Datorren astelehenean, hilak 24, amaituko da Udal Liburutegiak antolatu duen "Pixoihala kentzeko" tailerrean izena emateko epea. Izen-ematea doakoa da
Imagen
18.06.24
Ermuko Euskararen Plan Estrategikoa diseinatzeko inkesta publikoa

Galdetegia uztailaren 7ra arte egongo da zabalik eta lan-ildoak definitzen lagunduko du