Gaztegunera sartu ahal izateko, eman izena

28.11.25
Kultura eta Gazteria
Erakundea
Gizartea
Egoitza elektronikoaren bidez, Abiapuntu bulegoan edo Liburutegian

13 eta 17 urte bitarteko gazteentzako ‘Gaztegune’ espazioa irekita dago hilaren erdialdetik, eta azaroan sarrera librea egon da, ezagutu ahal izateko. Abenduaren 6tik aurrera eta zerbitzuaren araudian jasotakoari jarraiki, erabiltzaileek inskribatuta egon behar dute eta gurasoen edo legezko ordezkariaren baimena izan behar dute sartu ahal izateko. Izen-emateak jadanik egin daitezke.

Izena emateko izapidea Abiapuntun edo Udalaren webguneko egoitza elektronikoaren bidez egin daiteke. Baita udal Liburutegian ere egin ahal izango da. Azken kasu horretan, amak, aitak edo legezko ordezkariak, inskripzio-inprimakiaz gain, beste dokumentu gehigarri bat sinatu beharko dute, Gazteria Zerbitzuko langileei baimena emanez bere izenean inskribatze-izapideak egin ditzaten.

‘Gaztegunea’ Udal Liburutegiko hirugarren solairuan dago, eta ohiko ordutegia ondorengoa da: arratsaldeko 5etatik 9etara, larunbatetan, eta arratsaldeko 5etatik 8etara, igandeetan.

Gazteria Zerbitzuak ezagutarazi du, larunbat eta igandeez gain, Gaztegunea abenduan zabalik izango dela hilaren 8an, 22an, 23an, 29 eta 30ean, arratsaldeko 5etatik 8etara bitartean.

Lotutako albisteak

Imagen
16.01.26
Yogarte Samskara"’ haurrentzako esperientziaren bigarren edizioa egingo

Liburutegiak bigarren deialdi honetarako izen-ematea ireki du, hilaren 28ra arte
Imagen
15.01.26
Haylen musikari frantsesak Ermuan kantatuko du

Lobianon datorren larunbatean, 20:00etan
Imagen
15.01.26
Liburutegiak haurrentzako bi irakurketa klubetan izena emateko epea ireki du

Bata hiru eleduna, "Family Reading Time" eta, bestea gazteleraz, "Entre libros"