Go!azen 12.0 musikala gozagai Ermua Antzokian

29.12.25
Kultura eta Gazteria
Ermua Antzokia
Pausokak bi emanaldi egingo ditu ostiralean; 17:00etan eta 19.00etan. Sarrerak jada salgai 6 eurotan

‘Pausoka’ konpainiak ‘Go!azen 12.0’ ikuskizuna aurkeztuko du Ermua Antzokian, datorren ostiralean, emanaldi bikoitza eskainiz, lehenengoa 17:00etan eta bigarrena 19:00etan. Sarrerak 6 euro balio du eta aldez aurretik eros dezakegu Lobiano Kulturgunean, Kutxabanken web atarian, kutxazain sarean edo leihatilan, emanaldia hasi baino lehen.

"Go! azen" telesailaren hamabigarren denboraldiak osagai interesgarriak ditu: abenturak, misterioa, gazteen maitasuna, komedia, drama... Gainera, ohi bezala, gaur egungo euskal talde eta abeslarien abestien moldaketak eta betiko klasikoak entzun ahal izango ditugu.

Eszena batzuetan argi kilikatzaileak edo formadunak erabiltzen dira (argi estroboskopikoak, patroi errepikakorrak edo distira aldaketa azkarrak), ikusle fotosentikorrei eragin diezaieketenak.

Sinopsia

Maitanek beste itxura bat eman nahi dio udalekuari, eta ideia berritzaile bat ekarriko du. Baina, bere izaera kontuan izanik, oraingoan ere sortuko du istilu bat edo beste, eta, ondorioz, ikasleak aurka izango ditu. Garazirekin batera, arazoei konponbidea ematen saiatuko da, baina ez dute batere misio erraza izango, indartsu baitatoz aurtengo ikasleak. Ekaitzek, esaterako, ez du inongo erreparorik izango istiluetan sartzeko, eta Rokek erakutsiko du harkaitza bezain mutil gogorra dela. Azpik argi utziko du ez zaiola gustatzen besteek desberdin ikustea, eta Maren nortasun handiko pertsona dela ikusiko dugu. Karla izango da aurtengo udalekuko neska pijokumea, eta Gaizkak maitasuna topatuko du, espero gabe.

Lotutako albisteak

Imagen
29.12.25
Zirkozaurrek zirku ikuskizun onena dakar Ermua Antzokira

Bihar ‘ZKZ Topaketa’ ikuskizuna izango 17:00etan; sarrerak 5 €uro balio du
Imagen
26.12.25
Gabonetako Haur Parkeak bederatzi egunez irekiko du

Udal kiroldegian abenduaren 26tik urtarrilaren 4ra
Imagen
23.12.25
Antzokiak hiru nobedade zinematografiko proiektatuz agurtuko du urtea

‘Dracula’,‘Golpes' eta ‘Zootropolis ‘dira aurtengo azken hiru tituluak